Bernardo Atxagak webgunea eta bloga zabaldu ditu
2007-10-23 12:25Abuztutik, Atxaga Ameriketako Estadu Batuetako Nevada estaduko Reno urian dago. Halanda be, tartean makinatxu bat kilometro izan arren, teknologia barriek espazio hori gitxitu eta Atxaga hurrago izaten lagunduko dabe www.atxaga.org webguneari esker.
Abuztutik, Atxaga Ameriketako Estadu Batuetako Nevada estaduko Reno urian dago. Bertan, bere hurrengo nobelan buru-belarri sartuta dago eta, datorren urtera arte, behintzat, han izango da. Halanda be, tartean makinatxu bat kilometro izan arren, teknologia barriek espazio hori gitxitu eta Atxaga hurrago izaten lagunduko dabe www.atxaga.org webguneari esker.
Webgune barriak 6 atal ditu eta euskeraz, gaztelaniaz zein ingelesez irakur daiteke. Idazlea izeneko atalean, Atxagaren biografia laburra topauko dogu. Bibliografia deritxanean, idazleak kaleratu dituan liburuen zerrenda osoa dator, argitalpen eta edizino danetako informazinoagaz. Testuak izenekoan, komunikabide desbardinetan argitaratutako poesiak, berbaldietarako testuak eta bestelakoak batu dira. Argazki galerian, idazlearen argazkiez gan, liburuen azalak edota berbaldietako argazkiak topauko doguz. Albisteak atalean, idazlearen inguruko barriak jasoko ditue eta, azkenik, atalik biziena dago: bloga, Atxagak astero idazteko konpromisoa hartu baitau.
Teknologia barriei lepoa emon barik, blogosferan sartu da Atxaga. Oraingoz, baina, astean behin idazteko konpromisoa hartu arren, ez deutsie erantzungo iruzkinei. Idazleak euskeraz idatziko dau blogean.
Blogak lau atal izango ditu: 'Astoarena, Astoa, memoria oneko animalia'; 'Nevadako egunak, Idazle euskaldun bat Mendebalde Urrunean'; 'Paradisuaz'; eta, 'Gogoetak, Literatureaz eta beste errealidade batzuez'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!