Eusko Jaurlaritzeak Irakurri 2007 kanpainea jarri dau martxan, liburutegiak herritarrei hurreratzeko

Bizkaie! 2007-10-22 11:14

Egitasmoko jarduera nagusienetako batean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako DBHko ikastetxe publiko eta pribatuetako 12 eta 16 urte bitarteko ikasleak izango dira protagonista, argazki digitalaren lehiaketa batean parte hartuko dabelako. Gaia ‘Liburua agiri dauen erretratua’ izango da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ‘Irakurri 2007’ kanpainea jarriko dau abian Euskadiko herri liburutegiak edade guztietako herritarrei hurreratzeko asmoz. Parte hartuko daben liburutegiak 166 izango dira, igaz baino % 15 gehiago, eta ekimen barrituakaz.

Egitasmoko jarduera nagusienetako batean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako DBHko ikastetxe publiko eta pribatuetako 12 eta 16 urte bitarteko ikasleak izango dira protagonista, argazki digitalaren lehiaketa batean parte hartuko dabelako. Gaia ‘Liburua agiri dauen erretratua’ izango da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendari Arantza Arzamendik azaldu dau irudirik onenek sari bikainak jasoko dituela eta erakusketa birtual batean ikusi ahal izango dirala, baita argitaratuko dan katalogo batean be.

Horrezaz gan, ‘Irakurri 2007’ kanpaineak, parte hartzea erabagi daben liburutegien bitartez, liburuak eta irakurketea 3 eta 5 urte bitarteko umeakana hurreratu nahi ditu, irakurtearen zeregina guraso eta hezitzaileakaz auzolanean burutuz. Helburu horregaz argitaratu da ‘Familiak ere kontatzen du. Etxean irakurtzeko gogoa pizteko 12 urrats’ izeneko gida, urriaren 1etik EAEko herri liburutegietan eskuratu daitekeena.

Arzamendik adierazo dau jarduera honeekaz eta persona nagusientzako beste batzuekaz abiatuko dala ‘Irakurri 2007’ liburutegi zerbitzuak zabaltzeko kanpainea, ‘gure herrietan eta herritarren neurrira’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu