Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2007-10-23 12:09   Barriak

Nontzeberri webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea abiarazo dabe. Lehiaketea on-line izango da Nontzeflash webgunean eta lan onenak FANT 2008n emongo dira, lehiaketearen antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Lanak SWF formatuan aurkeztuko dira eta artxiboa ezin izango da hiru Mb-koa baino handiagoa izan, ezta lau minutuko iraupena gainditu be. Lanak jasoteko epea 2008ko zezeilaren 21ean amaituko da. Dana dala, antolatzaileek eskertuko dabe lanak ahalik eta arinen bialtzea, jaso orduko Nontzeflash-en jarteko internautentzat.

Lehiaketeak honako sariak banatuko ditu: Nontzeflash Saria animazino onenari (2.000 euro); bigarren saria (1.500 euro); hirugarren saria (900 euro); eta Euskal Herriko animazinorik onena (900 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu