Arte Eszenikoen Goi Mailako Ikastegiak 2008-2009 ikasturtean zabalduko ditu ateak Bilbon

Bizkaie! 2007-10-19 14:28

Ikasleek goi mailako titulazinoa eskuratuko dabe lau ikasturteak gainditu ezkero. Ikastegia ez da unibersidadearen barruan egongo, baina titulua lizentziaturearen baliokidea izango da.

Arte Eszenikoen Goi Mailako Ikastegia Bilboko Alhondigan kokatuko dabe eta ezustekorik ezean, datorren ikasturtean zabaldu nahi dau Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Tontxu Camposek eta Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak atzo sinatu eben kokalekua zehazten dauen aurreakordioa.

Ikasleek goi mailako titulazinoa eskuratuko dabe lau ikasturteak amaitu eta gainditu ostean. Ikastegia ez da unibersidadearen barruan egongo, baina titulua lizentziaturearen baliokidea izango da Tontxu Camposek jakinarazo dauenez.

Kalitate handieneko eskaintzea bermatzeko arloko profesionalen ekarpenak entzun eta kontuan hartzeko asmoa dago. Ikasketa lerroak zehazteko orduan be, profesionalek bileretan egindako ekarpenak kontuan hartuko ditue.

Kontuak kontu, arte dramatikoaren alorrean, Antzeztoki zuzendaritzea eta Testu-antzeztea eskaini nahi ditue. Eta eskaria egon ezkero, hurrengo fasean, Dramaturgia eta Keinu bidezko interpretazinoa be irakatsiko dabe. Dantzeari jagokonez, klasikoa eta garaikidea irakatsi nahi dabe. Baina, klasikoaren barruan, Dantzearen pedagogia be sartzeko asmoa dago.

Oraingoz ez dago jakiterik euskereak zelako presentzia izango dauen ikasketetetan baina, gaiaran harian, Hezkuntza sailburuak adierazo dauenez, beragaitik balitz, ‘euskereak tarte osoa hartuko leuke’. Baina, ‘gizarte eleanitz baten biderako apostua egin gura badogu, nahitaezkoa izango da horretara jo beharko dogu’.

Bilbo erdialdean kokatutako Alhondiga zaharreko 2000 metro koadrotik gora hartuko ditu Arte Eszenikoen Goi Mailako Ikastegiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu