Petti barriro martxan

Bizkaie! 2007-10-23 15:43   Musikea

Azken urteotan gerizpean egon arren, orain dala urtebete Hauxe diskoagaz etorri jakun Petti eta hasitako ibilbide barriari gogor ekin deutsola jakinarazoteko, 'On' disko barria kaleratu dau.

Azken urteotan gerizpean egon arren, orain dala urtebete Hauxe diskoagaz etorri jakun Petti eta hasitako ibilbide barriari gogor ekin deutsola jakinarazoteko, 'On' disko barria kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Egilearen esanetan, 'ez dago ondo nik esatea baina disko ona otu jatalako jarri deutsat izen hori'.

Berako (Nafarroa) abeslari eta gitarristearen laugarren diskoan 'Petti bera topauko dozue', dinoe diskoetxeko ordezkariek. 'Gizakia gizaki danetik dituan bildur, barruko burruka eta arazoen inguruko gogoetak jasoten dira lan barrian, ahots zintzo eta grinatsuagaz'.

Pettik ez ditu egilea eta kantaria bereizten. Persona bera dira. Diskoan, ganera, aldaketa nabarmenak igarten dira. Lehenengo hiru diskoak Berako musikari lagunakaz grabau ostean, etapa barri bat hasteagaz batera taldea barritu dau Pettik. Joseba Irazoki gitarristea da lehenago be beragaz ibilitako bakarra. Besteak, Davis Gonzalez (bajua, PiLT taldekoa), Ekain Elorza (bateria, SeiUrte), Arkaitz Miner (bibolina, Tapia eta Leturia), Jexux Aranburu (Akordeoia, Hammond eta Fender Rhodes) eta Rafa Rueda (produktorea) barriak dira Pettiren ibilbidean. Horrenbeste kolaborazino barrigaz, orain arteko diskorik zabalenaren aurrean gagozala autortu dau.

Folk-rock akustikoa, country-rock, hard-rock... estiloak jorratzen ditu lan barrian. Jakin lehenengo singlean Rafa Ruedagaz batera kantetan dau folk-rock estiloan. Ruedaren lana goraipatu dau Pettik: 'Rafak badaki musikeagaz lan egiten, bakotxak zer egin behar dauen eta zelan, non jarri behar dan bonboa, bajua tapau behar dan... Nik ez dakit hori egiten eta ez dot sekula jakingo'.

Kantarik borobilena Xorieri mintzo zen da, Mixel Labegeriek zorotzat jo eban persona baten ganean idatzitako poema musikatua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu