'Hau ez da nahikoa' lelopean, manifestazinoak egingo dira Euskal Herrian, homosexualen egunean
2007-06-28 02:00Mundu osoko gay, lesbiana eta transexualen eguna ospatzeko, Euskal Herrian manifestazinoak dagoz deituta uriburuetan, baita jaiak eta erakusketak be.
‘Un nuevo 31’ edo euskal erbestealdiaren itxaropenak
2007-06-28 02:00Sabino Arana Fundazinoak liburu batean batu ditu Agirre lehendakariaren, Manuel Irujoren eta beste politika-buruzagi nabarmen batzuen arteko gutun-mezuak, Francoren garaipenaren ostean eta II. Mundu Gerra bete-betean zala (1939-45) idatziak, karga ideologiko eta estrategiko sakoneko mezuak. Gure aitzindarien nondik norakoak jakiteko bidea urratzen deuskun liburua da, bihar-etziko ikerketen oinarria, ardatza.
Washingtongo Euskal Etxea aintzatetsi dau Eusko Jaurlaritzeak
2007-06-27 02:00 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Amerikako Estadu Batuetako (AEB) uriburu Washintongo ‘Washington D.C. Euskal Etxea’ izeneko euskal etxeari.
Cherish The Ladies, 17 Hippies, Toumani Diabate eta Dulsori dira Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren artista nagusiak
2007-06-27 02:00 MusikeaIrailaren 5etik 8ra bitartean, hainbat herritako musikak eta kulturak erakutsiko dira Getxon. Egitarauan, musika emonaldiez gan, bestelako jarduerak dagoz: Bidezko Merkatua, Munduko Terraza eta kaleko banden desfileak, berbarako. Ohi bezela, kontzertu eta ekitaldi guztietarako sarrerea dobakoa izango da.
Dokumentalaren arloko zazpi euskal produkzino-etxe izango dira La Rochelleko Sunny Side of the Doc azokan
2007-06-27 02:00 BarriakAzken bi urteotan La Rochellen egiten ari dan Sunny Side of the Doc azokea dokumentalaren alorreko nagusienetakoa da Europa mailan. Aurten, 90 enpresa parte hartzen ari dira, horreetatik zazpi Euskadikoak: Elixir Films, SL; Idem Produccion Audiovisual; Irusoin SA; Moztu Filmak; Silverspace Animation Studios; Sincro Produccion de Imagen, SA eta Sonora Estudios.
‘Udako jaialdiak’ egitaraua 70 ekitaldik osotzen dabe
2007-06-27 02:00 MusikeaKulturako Foru Sailak bultzatutako 'Udako Jaialdiak' egitaraua asteburu honetan jarriko da martxan Bizkaiko 8 herritan. Danetara, 70 bat kontzertu eskainiko dira, hainbat estilo eta joeratakoak.
Harresiak Apurtuz GKEk immigrazinoaren tratamendu informatibo egokiari buruzko eskuliburua argitaratu dau
2007-06-27 02:00Eskuliburuaren 3.000 ale inguruko tiradea izango da eta, zabalkundea, besteak beste, komunikabideen artean, barri-agentzien artean, erakundeetan, liburutegietan edota EHU-ko Gizarte Zientzia eta Informazino Fakultadean egingo da. Edozelan be, eskuliburua Harresiak Apurtuzen web-orrian eskuragarri dago: www.harresiak.org
Kantaurialdeko musikea barriro protagonista Sopuertako Mendebala Jaialdian
2007-06-27 02:00 MusikeaKantauriagaz hartu-emon historikoa edota zuzena mantentzen daben komunidadeetatik etorritako taldeak batuko dira garagarrilaren 6an eta 7an Sopuertako Mendebala Jaialdian. Mielotxin, Hevia, Sagarroi, Naheba, Milladoiro eta Banda Potemkin taldeek osotzen dabe aurtengo egitaraua.
Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketan parte hartzeko epea azkenburuan
2007-06-26 02:00Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizinoaren buruz burukoa garagarrilaren 14an izango da Gernika-Lumon, baina izena emoteko epea hamar egun lehenago amaituko da, garagarrilaren 4an hain zuzen be.
Lekeitioko Kale Antzerkiaren Jaialdian arte eszenikoetara hurreratzeko aukerea izango da
2007-06-26 02:00 KultureaLekeitioko Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiak arlo barri bat zabalduko dau bere 18. edizinoan: ‘Arte eszenikotara hurreratzeko udalekua’. Jaialdiaren 18 urteetan ‘Kale Antzerki Eskola’ behin baino gehiagotan antolatu dau eta, aurten, eremu barri hori plazaratuko dau garagarrilaren 6tik 8ra.
Nacha Pop barriro martxan 19 urteko etenaren ondoren
2007-06-26 02:00 MusikeaAntonio Vegak eta Nacho Garcia Vegak Nacha Pop, laurogeigarren hamarkadako talde mitikoa barriro martxan jartea erabagi dabe 19 urteko etenaren ondoren. 1988an Madrileko Jacara aretoan emondako kontzertu jentetsua izan zan azkena.
Oroimen ekitaldiak egingo dira Astolako Zubiaurre etxean
2007-06-26 02:00Ia 5 mende igaro dira Durangaldeko eleizateek euren batzar-toki, auzitegi, kartzela eta abar leku finko bat izateko erosi ebela Astolako Zubiaurre etxea. Etxe hori jazoera askoren lekuko izan da eta, horreek danak gogoan hartzeko, oroimen ekitaldiak egingo dira bagilaren 30ean, 12:30ean.
Governors taldeak lehenengo diskoa atarako dau irailean
2007-06-25 02:00 MusikeaGarate estudioan hasi dira diskoa grabetan, Haritz Harreguy teknikariagaz eta Jimi SA taldeko gitarristea produktore legez. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimigaz batera.
Igaz 19.863 ume jaio ziran
2007-06-25 02:00Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.932 ume jaio ziran 2006ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 0,3 gehiago. Guztira, 19.863 ume jaio ziran urte guztian, aurreko urtean baino % 1,4 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Arrigorriagak ‘Harri gorrien mezua’, Euskal Herriaren historia errepasetan dauen lehenengo ibilbide turistikoa aurkeztu dau
2007-06-25 02:00‘Harri gorrien mezua’ izeneko ibilbide turistiko honek zortzi etapa dituan kilometro eta erdiko ibilbidea zehaztu dau herriko lekurik bereizgarrienetan zehar. Ibilbidearen ardatz nagusia Padurako Batailea da, herriari oraingo izena emon eta 888. urtean Bizkaiko Jaurerriaren sorrerea markau ei ebana.
Woody Allen Bartzelonan hasiko da bere pelikula barria filmetan, garagarrilaren 9an
2007-06-22 02:00 BarriakFilmaren argumentu eta gorabeheren ganeko informazinorik oraindino ez da emongo, baina aktore-zerrendan dagoz Scarlett Johansson, Javier Bardem, Rebecca Hall eta Penelope Cruz. Filmazinoa abuztuaren amaierara arte luzatuko da, Bartzelonako eta Asturiasko leku desbardinetan.
‘Nomadak Tx’ pelikuleak Film Musikal Onenaren saria irabazi dau Washingtonen
2007-06-22 02:00 Barriak‘Nomadak Tx’ filmak Musikazko Dokumental Onenaren saria jaso dau Washington D.C. urian oraintsu egindako Discovery Channel telebista katearen Silverdocs Zinemaldian, AEBetako dokumentalaren alorreko izen handiko zinemaldian, hain zuzen.
Eustatek eskola webgunea aurkeztu dau
2007-06-22 02:00Estatistika ofiziala gero eta ezagunagoa eta erabiliagoa izateko beharra ikusi dau Estatistikearen Euskal Erakundeak eta horrek bultzatuta sortu dau
webgunea.Komunikabideen jarrerea salatzeko erakusketea zabaldu dabe Rekalde aretoan
2007-06-22 02:00Bagilaren 21etik irailaren 2ra, erakusketeak Sean Snyder iparamerikar artistearen sei proiektu barrienak batu ditu, Irakeko gerra sasoian komunikabidek izandako jarreren ganekoak.
Zinemaldiak Philippe Garrel zinemagile frantsesaren lana omenduko dau
2007-06-22 02:00 BarriakIrailaren 20tik 29ra bitartean egingo dan Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldiak atzera begirako sail bat eskainiko deutso zinemagile frantsesaren lanari. Garrel Frantziako zinematografiaren zinemagilerik independenteenetakoa da, 'nouvelle vague' korrontearen ondorengo zuzena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...