EHUko Carlos Maria Romeo Casabona irakaslea 'honoris causa' izentau dabe Brasilen
2010-01-25 16:33 Euskaldunak munduanEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Penaleko katedradun eta Zuzenbidea eta Giza Genomako katedrako zuzendari Carlos Maria Romeo Casabona honoris causa doktore izentau dabe Brasileko Minas Gerais Estaduko Pontifícia Universidade Católica-n (PUC Minas).
Loiuko Urdaneta ikastetxeko Alberto Figueroa ikasleak lortu dau EHUn jokatutako Matematikako Olinpiadearen lehen saria
2010-01-25 14:20Figueroaren ostean, Ana Elorza Donostiako Usandizaga Institutuko ikaslea eta Carmelo Renobales Bilboko Begoñako Andra Mari ikastetxekoa sailkatu dira eta Valladoliden martiaren 25etik 28ra arte egingo dan Olinpiadearen estadu mailako fasean parte hartuko dabe hirurek.
Inoiz baino sari gehiago III. Huezineman
2010-01-25 12:15 BarriakHuhezinema urtero egiten diran euskal film labur interesgarrienen erakusleihoa da, eta 2010eko apirilaren 27tik 29ra egingo da Huheziko fakultadean (Eskoriatzan) eta Debagoienan.
Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Igor Estankona: 'antologia hau topikoen kontra doa'
2010-01-25 11:47 BarriketanEuskal poesia erotikoaren antologiaren egileak
Bakearen aldeko Astea Bilbon, uriak bakearen kultureagaz dauen konpromisoa zabaltzeko
2010-01-25 11:45Bakearen aldeko Astea egingo da urtarrilaren 25etik 31era 'Sortu bakerako guneak' goiburuagaz, eta aste hori antolatuz, Bilbok bat egiten dau aurten be urtarrilaren 30ean Mahatma Gandhiren hilketearen inguruan eta haren mezu ez-bortitzaren inguruan egiten dan oroimenagaz.
Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta bikain Nafarroako txapelaren bila
2010-01-25 10:58 BertsolaritzeaAstegoienean hasi dan txapelketan, Aizaroz eta Sunbillako saioak irabazita Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta zuzenean sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.
Euskadiko Soinuak Midemera doa
2010-01-22 14:55 MusikeaMusikako profesionalen nazinoarteko topagunerik garrantzitsuena da Cannes-en egiten dan Midem azoka. Euskadiko Soinuak programa sortu zanetik urtero joan izan da bertara eta aurten be hala egingo dau. Urtarrilaren 23 eta 27 artean ospatuko da Cannesen eta Midem-en 44. edizinoa eta Euskadiko Soinuakek parte hartuko dauen bederatzigarrena izango da.
Jose Lezarraga 'Petiso' izango da Farolin eta Gurutze Beitia Zarambolas 2010eko Bilboko Aratusteetan
2010-01-22 14:151984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, Inauteri tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.
Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin deutso Euskaltzaindiari
2010-01-22 09:38 Euskerea berbagaiConsumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa, eta lau hizkuntzatan emoten ditu emoitzak (euskerea, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazinoak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dabe corpusa Eroskirentzat.
'Frenetikodrome' izenburua daroan bigarren diskoa preparetan dagoz Governors taldekoak
2010-01-21 13:56 MusikeaHaritz Harreguyren estudio barrian egingo ditue grabazinoak eta diskoak hamar kanta barri izango ditu. Lanak martiaren amaieran ikusiko dau argia Oihuka diskoetxearen eskutik.
ZuTaGu sare sozial barria Elurneten eskutik
2010-01-21 11:57Elurnet enpreseak Zutagu ezagutza konpartidutea helburu dauen sare sozial barria aurkeztu dau. Asmoa da ezagutza partekatzeko prest dagozan lagunak batzea, goi ikasketak dituenak, gai zehatz bateko profesionalak zein aisialdian intereseko gaiak beste batzuekaz konpartiduteko gogoa dabenak.
Topaguneak Euskera Alkarteen Mobimentuaren ganeko hausnarketea egiteko jardunaldiak antolatu ditu
2010-01-21 09:14 Euskerea berbagaiJardunaldiok datorren zapatuan, urtarrilaren 23an, egingo dira Durangoko Landako Elkartegian eta 100 lagun alkartzea aurreikusten da, danak be mobimentuko kide. Euskera alkarteen 25 urteko ibilbidea aztertuz ekingo jako zapatuko saioari.
Gazteen hizkuntza erabileran eragiten daben faktoreak
2010-01-20 17:29 Euskerea berbagaiSoziolinguistika Klusterrak Urtxintxa Eskoleagaz eta Topagunea euskara alkarteen federazinoagaz garatu dau hain konplexua dan gazteen hizkuntz erabilerearen fenomenoaren azterketea.
2010eko udan ume errusiarrei harrerea egiteko familia barrien bila dabil Kainabera
2010-01-20 17:07Uda honetan ume bat etxean hartu gura dauenak zezeilaren 19ra arte izango dau izena emoteko epea.
Informazino gehiagorako, deitu telefono honetara: 656 748 506; edo idatzi helbide honetara: kainabera@hotmail.com.
Euskadinova.net barrikuntzearen atariak 300.000 bisita izan zituan 2009an
2010-01-20 14:14Google Analytics zerbitzuaren emoitzen arabera, webguneak 306.878 bisita izan ditu 2009an, eta bisitari horreek 1.059.811 orri ikusi ditue. Ganera, 112.565 erabiltzaile erregistrau dira, 'aurreikuspen guztiak baino gehiago'.
AlhondigaBilbaok casting bat egingo dau herritarren partaidetzea bultzatzeko
2010-01-20 12:13 kulturbizAlhondigaBilbao Aisialdi eta Kultur Zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak, bizikidetza, aisialdi, kultura eta jarduera fisikorako gunea izateko helburuagaz. Holan, proiektua herritarrei hurreratzeko eta herritarrak zentroaren espirituaren partaide egiteko, zentroak 'argazki casting' bat antolatu dau.
Bilboko Udalak 'Bilbo eta bere auzoak: historiatik begiratuta' lanaren laugarren liburukia argitaratu dau
2010-01-20 11:51 LiteraturaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak argitaratu barri dauen liburuak, 'Bilbao Auzoz Auzo' udal ekimenaren azken berbaldiak jasoten ditu. Ekimen hori 'Bilbao Izan' programearen barruan sartzen da, eta helburu nagusia Bilboko barrutien historian sakontzea eta herritarrakana hurreratzea da.
Abian 'Alkarrizketak literatureagaz' egitarauaren lehenengo denporaldia, literatureari eta kazetaritzeari buruzko topaketeagaz
2010-01-19 14:54 Literatura'Alkarrizketak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudietara hurerratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, bere hirugarren denporaldia hasiko dau gaur, urtarrilak 19, literaturearen eta kazetaritzearen arteko topaketeagaz, Juan Cruz eta Pedro Ugarte idazleakaz, hain zuzen.
Ingelesa egiaztatzeko IELTS azterketak Euskal Herriko Unibertsitatean egingo dira
2010-01-19 14:34IELTS ingelesaren erabilera eta ulermen maila egiaztatzeko sistema bat da, munduko 6.000 erakunde baino gehiagok onartzen dabena, horreen artean, goi mailako hezkuntza-zentroak, enpresak edo immigrazino-sailak, besteak beste.
Koldo Almandozen 'Ahate pasa' lanak Gasteizko Film Laburren XIII. Jaialdian lehen saria lortu dau
2010-01-19 11:29 BarriakUPV/EHUko Arabako Campuseko Unibersidade Hedakuntzarako Zerbitzuak antolatu dau jaialdia. 254 film labur aurkeztu ziran lehiaketara eta A atalean (35 milimetro) 24 aukeratu ziran eta B atalean 30 (ganerako formatuetan). Amaia Ibarrarán UPV/EHUko irakasleak, Javier Bilbao argazki zuzendariak eta Paco Valderrama kazetariak osotu dabe epaimahaia.




Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...