2010eko udan ume errusiarrei harrerea egiteko familia barrien bila dabil Kainabera
2010-01-20 17:07Uda honetan ume bat etxean hartu gura dauenak zezeilaren 19ra arte izango dau izena emoteko epea.
Informazino gehiagorako, deitu telefono honetara: 656 748 506; edo idatzi helbide honetara: kainabera@hotmail.com.
Urtero legez, Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak ume errusiarrak etxean hartzeko familia barrientzako kanpainea hasi dau. Kanpaina honeen bidez, umeei, arreta eta maitasuna, elikadura osasuntsua eta natureagaz kontaktua eskaini gura jakez.
Hemengo klimak oso modu positiboan eragiten deutse programan parte hartzen daben umeei. Medikuen esanetan, hemengo uda bateko egonaldiak euren bizitza itxaropena hiru urtez luzatzen dau. Ume horreek familia desegituratuetatik datoz, Errusian klima arazoak dituen zonaldeetatik; Nizhnevartovsk, Murmans, Volvogrado eta Novozybkov-Bryansk probintzietatik, hain zuzen be. Azken probintzia honetan Txernobiltik erradioaktibidadea dala eta desplazatutako familiak bizi dira.
Uda honetan ume bat etxean hartu gura dauenak zezeilaren 19ra arte izango dau izena emoteko epea.
Informazino gehiagorako, deitu telefono honetara: 656 748 506; edo idatzi helbide honetara: kainabera@hotmail.com.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!