Ingelesa egiaztatzeko IELTS azterketak Euskal Herriko Unibertsitatean egingo dira
2010-01-19 14:34IELTS ingelesaren erabilera eta ulermen maila egiaztatzeko sistema bat da, munduko 6.000 erakunde baino gehiagok onartzen dabena, horreen artean, goi mailako hezkuntza-zentroak, enpresak edo immigrazino-sailak, besteak beste.
Euskal Herriko Unibersidadeko Nazinoarteko Hedakuntzako Errektoreordetzeak eta British Council-ek akordio bat sinatu dabe, EHUren Arabako eta Gipuzkoako campusetan IELTS (International English Language Testing System) dalako azterketak egin ahal izateko.
IELTS ingelesaren erabilera eta ulermen maila egiaztatzeko sistema bat da, munduko 6.000 erakunde baino gehiagok onartzen dabena, horreen artean, goi mailako hezkuntza-zentroak, enpresak edo immigrazino-sailak, besteak beste.
Azterketa bakarra eginda, hautagaiek hainbat herrialdetan ikasi eta lan egiteko aukerea izan ahal dabe, Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan, Kanadan, Australian edo Zeelanda Berrian, kasurako. Urtero 700.000 hautagai baino gehiago aurkezten dira azterketa honeetara.
IELTSk ez dau 'gainditua' edo 'ez-gainditua' kalifikaziorik emoten. Noten baremo baten eta amaierako puntu-kopuru orokorraren arabera, hautagaiak hizkuntzearen lau trebetasunetako bakotxean dauen gaitasuna adierazoten dau (entzumena, irakurmena, ahozko adierazmena eta idatzizko adierazmena). Trebetasun bakotxari 1etik 9ra arteko puntu-kopurua emoten jako. Ikasketa-zentro bakotxak bere erispideen arabera zehaztuko dau onartua izateko beharrezkoa dan mailea.
IELTSk bi modulu ditu: bat akademikoa eta bestea orokorra. Hautagaiek ze modulu aukeratu erabagiten dabe, beren interesak gogoan izanda. Erispide berberak erabilten dira modulu biak ebaluetako. Bien arteko aldea ez da eskatutako ingeles maila, azterketaren gaia eta bertan erabilitako hiztegia baino. Holan, azterketa akademikoan ingeles formalagoa erabilten da azterketa orokorrean baino.
EHUk eta British Council-ek antolatutako azterketearen lehenengo deialdia martiaren 6an izango da, Gasteizen eta Donostian. Izena emoteko baldintzak eta ganerako eskakizunak honako web-orri honeetan eskuratu daitekez: www.relaciones-internacionales.ehu.es, www.ielts.org eta www.britishcouncil.es.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!