EHUk ‘Euskerazko komunikazinoa eta hizkuntza gitxituak’ masterra eskainiko dau
2007-08-22 02:00 Euskerea berbagaiTenkologia barriek ekarritako erronka barrien aurrean kazetari profesional onak eta euskaldunak trebatzea da 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean eskainiko dan masterraren helburu nagusia.
Hogei taldek joko dabe Azkena Rock jaialdian
2007-08-22 02:00 MusikeaGasteizko Azkena Rock jaialdiaren aurkezpen kontzertuetan, Xavier Ruddek eta Royal Canalek joko dabe gaueko 21:00etatik aurrera eta sarrerea dobanekoa izango da.
‘Nazino Txikiak Munduan’ izeneko mahai-inguruan izango da Miren Azkarate Quebec-en
2007-08-21 02:00 Euskaldunak munduanAlde batetik, Institut du Nouveau Monde-k antolatutako 'Nazio Txikiak Munduan. Zelan topau lekua handien artean?' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dau Azkaratek abuztuaren 25ean. Ganera, 'Nazino txikiak: abertzaletasuna, autortza eta autonomia' izeneko gogoetean be izango da partaide.
Irun, Hondarribia eta Hendaia batzen dituan Bidasoa Folk jaialdia ate joka
2007-08-21 02:00 MusikeaAbuztuaren 24tik 26ra arte, zazpi taldek joko dabe jaialdian. Tartean, Carlos Nuñez gaita-jotzaile galiziarra, Akli D musikari aljeriarra eta Ruper Ordorika izango dira, besteak beste.
Andre Masson frantziarrak Gironan bizitakoak artelan bihurtuta
2007-08-21 02:00 KultureaBildumeak artista frantziarraren 50 artelan batzen ditu, 36ko gerrearen aurreko urteetan Tossa de Mar (Girona) herrian margoztutakoak edota handik Frantziara bultau zanean amaitutakoak.
Hamasei izen barri Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean
2007-08-20 02:00 BarriakHamasei filmek osotuko dabe Zabaltegi-Zuzendari Barriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoan. Sail horrezaz ganera, Zabaltegi-Bereziak atalaren barruan, dokumental edota telebista arloko bederatzi lan batuko dira.
Bost konpainia euskaldun izango dira Tarregako antzerki jaialdian
2007-08-20 02:00 KultureaDeabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Kukai Dantza eta Logela Multimedia, Trapu Zaharra eta Iñaki Mata taldeak izango dira Katalunian, irailaren 6tik 9ra bitartean.
Kepa Junkera eta Larraitz Cisneros izango dira Bilboko jaietako protagonista nagusiak
2007-08-17 02:00Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Pregoilariak eta Txupinereak ‘Euskal Herriko jai herrikoienetan’ parte hartzera dei egin dabe. Euren zereginagaz ‘oso pozik’ dagozala dinoe.
Bilboko Aste Nagusiko egitaraua eskuko telefonoan
2007-08-17 02:00Bilbobuseko sei geltokitan Bluetooth teknologia jarri dabe eskuragarri eta, egitarauaz gan, Marijaiaren abestia, jaietako kartela eta gaueko autobusen ordutegiak be deskargau daitekez.
Amerikako jantzak Guggenheimen
2007-08-16 02:00 KultureaNew York City Ballet konpainiak ‘Amerikako Jantzak’ izenburuko errepertorioa taularatuko dau bariku honetan, abuztuak 17, Guggenheim Bilbao Museoan, 12:00etan hasita, ‘Works & Process at the Guggenheim’ programearen barruan.
Literatura Unibersala itzulpen lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago oraindino
2007-08-16 02:00Uda tartean dagoala kontuan hartuta, irailaren 5era arte egongo da zabalik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz antolatzen dauen Literatura Unibersala bildumarako itzulpen lehiaketan parte hartzeko deialdia.
U2 taldearen grabazino-lanak jasoten dituan dokumentala kaleratuko dabe
2007-08-16 02:00 BarriakHere is what is izenburupean, Toronto International Film Festivalen (Kanada) estreinauko dabe U2 taldearen azkenengo diskoan oinarritutako dokumentala irailaren 7an.
Argentinako La Plata Unibersidadean euskera eta euskal kultura lektorego programea jarriko dabe martxan
2007-08-14 02:00 Euskaldunak munduanLektoregoa datorren urteko zezeilaren 15etik abendura bitartean izango da, astean lau orduko klaseakaz. Horrezaz ganera, helburua datorren urtean Argentinako unibersidade nagusietan programea ezartzea da.
Elvis gogoan
2007-08-14 02:00 MusikeaSony BMG diskoetxeak ‘The King’ diskoa kaleratu dau Elvis Presleyren heriotzaren 30. urteurrena gogoratzeko. CDa bikotxa da eta 52 abesti batzen ditu, Elvisen obrearen garrantzia eta bere musikea goraipatzeko asmoz.
'SPrako tranbia' filma grabetan hasi dira Algortan
2007-08-14 02:00 BarriakAitzol Aramaio zuzendari ondarrutarrak zuzenduko dau Unai Elorriagaren liburuan eta gidoian oinarritutako filma. Hector Alterio, Daniel Bruhl eta Julieta Serrano aktoreak izango dira protagonistak.
Barriro be, Urdaibai txapeldun
2007-08-13 02:00Espainiako Arraun Txapelketearen LX. edizinoa jokatu zan asteburuan Pedreñako uretan eta garaipena Bermeoko Urdaibairentzat izan zan 19 minutu eta 57 segundoko denporeagaz.
Karidadeko Benta ibilbidearen amaierara ailegau da
2007-08-13 02:00 MusikeaJon Maia bertsolariak zuzentzen dauen taldeak aurtengo Getxofolk jaialdia zabalduko dau irailaren 5ean eta ostean emongo deutso amaierea orain arteko ibilbideari.
Jabier Muguruza eta Martirio alkarlanean
2007-08-10 02:00 Musikea‘Konplizeak’ izeneko diskoaren grabazinorako, hainbat konbidau ekarri ditu Irungo artisteak eta horreen artean dago Martirio, 1970eko hamarkadearen amaieratik Espainiako kopleak dauen ordezkari ezagunenetarikoa.
Oiasso Museo Erromatarra zinema arkeologikoaren jaialdi italiar bateko epaimahaiko kidea izango da
2007-08-10 02:00 Euskaldunak munduanRovereto uri italiarreko ‘Rassegna Internazionale del Cinema Archeologico’ jaialdiak urriaren 1etik 6ra bitartean egingo da eta Giorgio Studer izango da museoa aurkezteko arduraduna.
Zapatuan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeak izango dira Donostiako Piraten jaian
2007-08-09 02:00 MusikeaDonostiako Piratek kontzertu indartsua preparau dabe bost urteko ibilbidea ospatzeko. Zapatuan, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasierearen bezperan, jai itzela egingo dabe Donostiako Trinidade Plazan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeakaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...