Bizkaiko Sukaldarien Alkarteak eta Eusko Labelek batera ospatuko dabe Bilbon Santo Tomas eguna
2007-12-20 18:27Eusko Labeldun okelea preparetan, besteak beste, Iñigo Ordorika, Alberto Zuluaga, Mikel Barinagarrementeria, Carlos Kortabitarte, Joseba Arana eta Ricardo Pérez sukaldariak ibiliko dira. Danetara, egun guztian zehar 2.000 sahiets pintxo inguru emotea espero da.
Aurten, laugarren urtez jarraian, Bilboko San Tomas egunean batu egingo dira Bizkaiko Sukialdarien Alkartea (Geugaz Jan) eta Eusko Label, gastronomia eta kalidadezko produktuak babesteko eta sustatzeko. Horretarako, Geugaz Jan alkarteak Bilboko Arenalean jarriko dauen txosnan txahalaren sahiets errea jan ahal izango da, Arabar Errioxako ardaoaz lagunduta.
Eusko Labeldun okelea preparetan, besteak beste, Iñigo Ordorika, Alberto Zuluaga, Mikel Barinagarrementeria, Carlos Kortabitarte, Joseba Arana eta Ricardo Pérez sukaldariak ibiliko dira. Danetara, egun guztian zehar 2.000 sahiets pintxo inguru emotea espero da.
Eusko Labela dauen okelea Euskadin jaio, hazi eta hildako animalietatik dator, bertan tradizino handia daben arrazetatik hain zuzen be. Animaliak betiko moduan zaintzen dira, eta arreta berezia jarten da osasun eta ongizateari jagokezan gaietan; era berean, animaliaren elikadureak be berebiziko garrantzia hartzen dau.
Prozesu guztia, baserritik kontsumitzailearenganaino erabat kontrolauta dago, produktuaren ibilbide osoa bermatuz. Produktu honek, Eusko Label bereizgarria izateaz gan, Jatorri Izendapena be badauka.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!