Senperen, ‘Zaldubi’-ren (1828-1907) omenez
2007-12-19 16:53 Euskerea berbagaiAbenduaren 20an, Senpereko Elkartetxean agiriko bilkurea egingo dabe Euskaltzaindiak eta Euskaltzaleen Biltzarrak, Gratien Adema ‘Zaldubi’-ren omenez.
Abenduaren 20an, Senpereko Elkartetxean agiriko bilkurea egingo dabe Euskaltzaindiak eta Euskaltzaleen Biltzarrak, Gratien Adema ‘Zaldubi’-ren omenez.
Gratien Adema Goyeneche 1828ko apirilaren 14an sortu zan Senperen eta 1907ko abenduaren 10ean hil, Baionan. Familiak Senperen eukan landa baten izena hartu eban izengoititzat. Bidarraiko erretorea, Atharratzeko artzapeza eta Baionako ohorezko kalonjea izan zan (1875). Eskualduna aldizkariko kolaboratzailea be izan zan. Erlijinoa eta euskal gaiak landu zituan bere idazlanetan baina batez be olerkari legez nabarmendu zan. Berak jarten eutsen musikea bere bertsoei. Haren idazlanen artean, erlijinozko kantez gan (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques), alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak), edota olerki aberkoiak (Chants patriotiques) dagoz. Zazpi Eskualherriek poema/kanta ezagunaren egilea da.
Hona hemen abenduaren 20ko egitaraua:
*Arratsaldeko 16:30etan, Harrizko irudia jarriko da, eleiza ondoan.
*Arratsaldeko 17:00etan, berbaldiak:
- Auzapezaren ondo etorria.
- Jean Haritschelharren agurra eta hitzaldia: ‘Zaldubi. Bere mendeko apez eta gizona’.
- Mikel Zalbide: ‘Euskalgintza XIX. mendearen bigarren erdian’.
- Patri Urkizu: ‘Gratien Adema Zaldubiren JEUS poemaz iruzkinak’.
- Xabier Altzibar: 'Zaldubi bere aldian: politika, ideologia eta prosazko idazlanak'.
- Henri Duhau: ‘Gratien Adema Zaldubi, saindu batzuen biziaz’ liburuaren aurkezpena.
- Andres Urrutia euskaltzainburua: azken hitzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!