Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe Galdakaon

Bizkaie! 2007-12-17 14:18   Kulturea

Galtzagorri alkarteak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean antolatu daben Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe eguaztenean, abenduak 19, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Postalen testuak Yolanda Arrietak idatzi ditu, ilustrazinoa Aitziber Alonsok egin dau eta maketazinoa Allende Arnaizek.

Galtzagorri alkarteak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean antolatu daben Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe eguaztenean, abenduak 19, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Postalen testuak Yolanda Arrietak idatzi ditu, ilustrazinoak Aitziber Alonsok egin dau eta maketazinoa Allende Arnaizek.

Aurtengo Letren Leihotik ekimenari jarraipena emonaz, datorren urteko Letren Leihotik 2008 proiektuaren barruan dago Postal Literarioak ekimena; urte guztiko proiektuaren hasierea marketan dau. Danetara, 12 postal dira, hilebeteka antolatuta; bakotxak, testu literario bat batzen dau, ekimenaren sustatzaileek azaldu dabenez.

Ahozko literaturea eta gaurko literatura idatzia abiapuntutzat hartuta, testu labur barriak sortu ditu Yolanda Arrietak Postal Literarioetarako. Danetara, 12 postal dira, 12 testu, bat hilebete bakotxeko, eta beti be bakotxak hilebete horretako gairen bategaz loturea izango dau. Agurrak, desioak, gogoetak, asmakizunak, aho-korapiloak, testu bitxiak edota zorri-ipuinak (ipuin laburrak) dira edukiak. Guztiak karpeta batean bilduta datoz, gutunazal eta guzti. Modu horretan, umeek bertako testuak eta irudiak ikusi, irakurri eta landu ostean, edonori bialtzeko aukerea be izango dabe.

Diseinuari jagokonez, urtaro bakotxeko postalek forma eta kolore desbardina dabe. Kolore eta formakaz urtaroei egin gura jake erreferentzia: negukoek elur maluta itxurea dabe; udabarrikoek lore formea; udakoek eguzkiaren formea eta udagoienekoek hostoarena.

Postalak datorren urteko urtarrilean doban banatuko jakez Galdakaoko umeei. 2008ko maiatzetik aurrera, barriz, Galtzagorrik salgai jarriko ditu, interesa dauen persona, ikastetxe edota erakundeek erosteko aukerea izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu