Garik irailaren 27an aurkeztuko dau ‘Esperantzara kondenatua’ disko barria

Bizkaie! 2007-09-21 11:27   Musikea

Abeslari eta musikari legazpiarrak bakarkako bosgarren diskoa aurkeztuko dau. Rock ikutuagaz, letra sakon eta biziak jaso ditu lanean, tartean José Luis Padrón-ek, Jon Maiak, Jon Benitok eta Roberto Mosok idatzitakoak.

Gloria Totorikaguena Eusko Jaurlaritzearen aholkulari

Bizkaie! 2007-09-20 15:48   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak ‘Euskadi eta euskaldunak globalizazinoaren aroan’ egitasmoko zuzendari izentau dau. Totorikaguenaren erantzukizuna izango da globalizazinoak eta barrikuntzeak zelako onurak dituan Euskal Herriko zientzian, unibersidadean, artean, kulturan, bizimoduan zein ingurumenean.

Unai Basurkok Vendée Globe estropadan parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-09-20 15:21   Euskaldunak munduan

Eskala barik eta bakardadean munduari birea emoten deutson estropadearen 2008ko edizinoan izango da portugaleteko itsasgizona.

Kalesound Maketa Lehiaketako finalistak Bilborocken

Bizkaie! 2007-09-20 12:16   Musikea

Pasa dan bagilean Nontzeberri web guneak antolatutako Kalesound Maketa Lehiaketea egin zan. Ekimena on-line izan zan eta orain kontzertuak datoz. Hilaren 21ean eta 22an, Bilboko Bilborock aretoan, pop-rock eta metal ataletako finalistek joko dabe hurranez hurran. Kontzertuak iluntzeko 21:00etan hasiko dira. Sarrerea dobanekoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Donostia, zazpigarren artearen uriburu

Bizkaie! 2007-09-20 11:47   Barriak

Goizeko 11:00etan hasi da Zinemaldia, David Cronenberg Kanadako zuzendariaren Eastern Promises filmagaz. Bederatzi egunez (irailak 29ra arte), Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoak zinemaz jantziko ditu Kursaal eta Victoria Eugenia eta uriko kaleak.

Guggenheim Bilbao Museoa: 2007ko Euskaldun Unibersala

Bizkaie! 2007-09-19 19:00   sariak-autortzak

Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako idazkari nagusiak jakinarazo dau aurtengo saridunaren izena Gazteizen emondako prentsaurrekoan. Saria emoteko ekitaldia urriaren 17an egingo da, Lehendakaritzan, Gasteizen.

Getxon, merkataritza sektorean euskerea sustatzeko ekimen ugari

Bizkaie! 2007-09-19 18:05   Euskerea berbagai

Lehenengoa ‘Buscas casa edo etxe bila zabiltza’ higiezinen agentzietan euskerearen erabilerea sustatzea helburu dauen CD bat da. Bigarrena ‘Eskerrik asko euskeraz eskatzeagaitik’ lemapeko ezpainzapi-ontziak eta ezpainzapiak eta posabasoak. Azken buruan, ‘Dendaketan’ eta ‘Ostalaritzan’ euskera ikastaroak antolatu ditu, bezeroak euskeraz atendidu ahal izateko oinarrizko ikastaroak.

Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2007-09-19 15:34   kulturbiz

Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitaratu bako eta gehienez hamabost orriko luzerako ipuinak aurkezteko aukerea izango dabe 2007ko urriak 31 baino lehenago.

'Tunela', 'Gaueko gezurrak' eta 'Gainbehera dator dena', Literatura Unibertsala bildumarako hiru liburu barri

Bizkaie! 2007-09-19 15:32   Kulturea

Alberdania eta Elkar argitaletxeek literatura Unibertsala bildumako hiru liburu barri aurkeztu ditue alkarlanean. Liburuok honako honeek dira: Ernesto Sabatoren Tunela (itzultzailea: Mikel Garmendia), Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak (itzultzailea: Josu Zabaleta) eta Chinua Acheberen Gainbehera dator dena (itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Unibersidade-ikasturtea martxan dago

Bizkaie! 2007-09-19 02:00

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 2007-2008 ikasturteko hezkuntz eskaintzea aurkeztu eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioan bateratzeko prozesuan izandako aurrerakuntzak aztertuko ditue gaur, irailak 19, Bilbon. Deustuko Unibersidadeak eguenean, irailak 20, emongo deutso hasierea 2007-2008 ikasturteari.

Euskal PENeko ordezkaria hizkuntza-eskubideen batzordean

Bizkaie! 2007-09-18 02:00   Euskerea berbagai

Hizkuntza Gitxituen Batzordeko koordinatzaile, Euskal PEN taldeko kide eta Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok International PEN taldearen T&LRC-ren (Itzulpen eta Hizkuntza-Eskubideen Batzordea) urteroko batzarrean hartu dau parte Ohrid (Mazedonia) hirian, hilaren 14tik 17ra.

'Picasso eta Dubuffet artean', Planqueren bildumako 150 lan ikusgai Bilboko Arte Ederretako Museoan

Bizkaie! 2007-09-18 02:00   Kulturea

Irailaren 18tik zemendiaren 18ra bitartean zabalik

'Picasso eta Dubuffet artean' izeneko erakusketea zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai. Pintura eta eskultura modernoari buruzko eta artista garrantzitsuenetako batzuen ibilbidea aztertzen dau 150 lanen bitartez.

Elkar estudioa Zinemaldian

Bizkaie! 2007-09-18 02:00   Musikea

Irailaren 20tik 29ra bitarteko Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko: 'La Torre de Suso', 'Siete Mesas de Billar Frances' eta 'Querida Bamako'.

Euskaltzaindiak bat egingo dau Nafarroa Oinezegaz

Bizkaie! 2007-09-18 02:00   Euskerea berbagai

Antolatzaileen konbitari erantzunez, aurten be Nafarroa Oinezegaz bat egingo dau Euskaltzaindiak, eta Vianan hainbat ekitaldi egingo ditu: irailaren 20an, arratsaldean, Onomastika batzordea batuko da; irailaren 21ean, goizean Onomastika batzordea eta, arratsaldean, Sustapen batzordea

Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako gobernuek Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna estadu osoan beteteko eskatu dabe

Bizkaie! 2007-09-17 02:00   Euskerea berbagai

Gobernu autonomoetako ordezkariek adierazo dabe ‘beharrezkoa’ ikusten dabela ‘hizkuntza ofizial propiodun autonomia erkidegoek Estaduak eleaniztasuna sustatzeko neurriak erabagiteko garaian parte hartzea’.

Korrontzi eta Standard euskal taldeak Alemaniako Popkomm jaialdian

Bizkaie! 2007-09-17 02:00   Musikea

Korrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21).

EAEko 14 urtetik gorako biztanleen % 45,9 Interneteko erabiltzailea izan zan 2007ko bigarren hiruhilekoan

Bizkaie! 2007-09-17 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 843.600 izan ziran 2007ko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 45,9. Eustaten datuen arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 10,1eko hazkundea izan da.

Asier Serranok ‘Eskuetan Mapak’ izeneko eleberria aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-09-17 02:00   Kulturea

Asier Serrano idazle eta kantariak ‘Eskuetan Mapak’ lehen nobelea aurkeztu dau Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu dau liburua Amaiur bildumearen barruan.

Donostiako Zinemaldiaren 37.500 sarrera saldu dira egun bakarrean, horreetako 14.500 Kutxanet bidez

Bizkaie! 2007-09-17 02:00

Atzo, hilak 16, zabaldu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldirako sarrerak erosteko epea. Danetara, 37.536 sarrera saldu ziran domekako 14 ordutan.

‘Kalea guztiontzat’ lelopean, irailaren 22an auto barik Bilbon

Bizkaie! 2007-09-14 02:00

Zortzigarren urtez jarraian, 'Uria nire kotxe barik!' jardunaldia izango da Bilbon. Irailaren 16tik 22ra, ‘Mugikortasunaren Europako Astea’ dalakoagaz bat eginez, hainbat ekimen antolatu ditue autoaren erabilerea murrizteko. Autorik bako eguna irailaren 22a izango da.