Antzerkia, jardunaldiak, mintegiak eta dibulgazinoko standak izango dira EAEn martiaren 15eko Kontsumitzailearen Egunean

Bizkaie! 2007-03-12 01:00

Antolaturiko ekintzen helburua da herritarrei modu dibertigarri eta didaktikoan hurreratzea produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko prozesuakaz loturiko alderdiak, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez.

Julio Aranburu saltoka sartuko da Guinnes liburuan

Bizkaie! 2007-03-12 01:00

Oriotarra 24 orduko soka saltoko Guinness errekorra egiteko asmotan dabil. Oraingo markea 141.221 saltoan dago eta oriotarrak maiatzaren 12tik 13ra egingo dau bere saiakerea, jaioterrian.

Azkue Literatur Sariak emon ditue

Bizkaie! 2007-03-12 01:00   sariak-autortzak

Narrazino arloan, Maialen Dagorret eta Izar Azpiroz izan dira irabazleak, bakotxa jagokon arloan eta mailan. Olerki arloan, Leire Arenasen eta Haizea Alvarezen lanei emon deutse epaimahaiak lehenengo saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etorkinei bertakotzen laguntzeko liburuxkak atara ditue Erandion, Busturialdean eta Lea-Artibain

Bizkaie! 2007-03-12 01:00   Euskerea berbagai

Liburuxkak zazpi hizkuntzatan egin dira –euskerea, gaztelania, portugesa, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera– eta helburu nagusia etorkinei bertakotzen laguntzea da, horretarako erabilgarria izango jaken informazinoa emonda.

XXXVIII. Osinalde Saria

Bizkaie! 2007-03-09 01:00   Bertsolaritzea Mariaren 10ean lehen kanporaketea Ordiziako Argi Berri alkartean

Bertso saio, sariketa eta txapelketetan oparoa dan sasoian, Osinalde Saria klasikoen artean dogu, aurten 38. edizinoa beteko dau eta.

Eibarko Armeria Eskolea Finlandian izan da bertako hezkuntza sistemea ezagutzen

Bizkaie! 2007-03-09 01:00   Euskaldunak munduan

Bidaiaren helburu nagusia Finlandiako hezkuntza sistemea ezagutzea izan da, lanbide heziketan eta ikasleen gaitasun ekintzailea bultzatzeko sortutako ekimenetan sakonduz.

Eutsi! diskoa Gose eta Potemkinen eskutik

Bizkaie! 2007-03-09 01:00   Musikea

+ 12 abesti zutunik irauteko

Lanean, Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Ruper Ordorika, Mikel Laboa edota Barrikada taldeek euren sasoian beharginen egoeren edota gatazken ganean egindako kantak be jasoten dira.

Katixa Agirreren ausardia

Bizkaie! 2007-03-08 01:00   Kulturea

'Sua falta zaigu' liburua argitaratu dau

Zazpi ipuinez osotutako lana argitaratu barri dau idazle gasteiztarrak ‘Sua falta zaigu’ izenburupean. Nobelea baino, idazleak gurago dau ipuinak idaztea, ‘akaso lan gitxiago eskatzen dabelako eta arinago idazten diralako’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

A, B eta D ereduen ostean, euskerea hizkuntza nagusi izango dan irakaskuntza eleanitzeko ikasketa marko barria

Bizkaie! 2007-03-08 01:00   Euskerea berbagai

EAEko egungo hezkuntza sistemea aldatzeko, euskerea hizkuntza nagusi izango dan irakaskuntza eleanitzeko ikasketa marko barria, gizarte-kohesinoaren bultzatzailea proposatu dau Tontxu Camposek

Topaguneak Txorierrira eroango dau ‘Eskualde zirkuituak’ ekimena martiaren bigarren hamabostaldian

Bizkaie! 2007-03-07 01:00

Zirkuituak alkarlanean jarri ditu Derioko Tximintx, Zamudioko Lagatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili alkarteak, umoreari eskainitako kultur zirkuitua osotzeko.

Bilboko Udalak igaz baino 100 plaza gehiago eskainiko ditu euskeraz udalekuetarako

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Euskerea berbagai

Izena emoteko epea martiaren 12tik 16ra izango da, bi egunak barne. Izena emoteko orria jaso eta emoteko, interesatuek barruti-kontseiluetara jo leikie 9:00etatik 14:00etara, edo www.bilbao.net webgunean egin. Plazak zozketa bidez emongo dira.

‘Ikasle guztiak euskaldunduko dituan erreformea behar dogu’

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Euskerea berbagai

‘Zoritxarrez, oraindino hezkuntza-sistemeak ikasle elebakarrak sortzen jarraitzen dau, gazte gehienek gaztelania edo frantsesa besterik ez dakiela amaitzen ditue oinarrizko ikasketak’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek.

Pirritx eta Porrotx pailazoek Korrika txikirako kantea sortu dabe

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Musikea

Txis pun! Korrika! izenagaz, Korrika 'handiaz' disfrutau ezin daben umeei zuzenduta dago kantea, Korrika txikian ilusinoz eta emozinoz gozetako.

Arratia eta Lea Artibai BBK Sariketatik kanpo

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Bertsolaritzea

Busturialdearen (366 puntu) kontra Lea Artibaiko taldeak (343 puntu) galdu eta Durangaldearen (384 puntu) eta Arratiaren (346,5 puntu) arteko lehian, Durangaldea nagusitu ostean, finalistak datorren astean egingo diran saio bietako irabazleak izango dira.

Konpondu.net, herritarrek euren eretxiak emoteko webgunea

Bizkaie! 2007-03-06 01:00 Lehenengo buletinaren bialketea egin dabe webgunearen datuen barri emoteko

Eusko Jaurlaritzeak, gizartearen eretxiak jasoteko helburuagaz, www.konpondu.net webgunea jarri dau martxan oraintsu eta honezkero lehenengo buletina bialdu dabe, datu estatistikoen barri emoteko.

Irati Anda eskalatzaileak Europako Boulder Txapelketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-03-06 01:00   Euskaldunak munduan

Martiaren 16tik 18ra izango da txapelketea, Birminghamen (Ingalaterra)

Euskadiko eta Espainiako kirol eskaladako txapelduna ez dago bere sasoirik onenean baina ahal dauen guztia egiten ahaleginduko dala jakinarazo dau.

Arrantzaleak soldadu bihurtu ziranekoa

Bizkaie! 2007-03-05 01:00

1937ko martiaren 5ean izandako Matxitxako burrukaldiaren 70. urteurrena gogoratzeko eta batailan hildako itsasgizon, emakume eta umeak omentzeko ekitaldia egingo dabe gaur, martiak 5, Bermeon erbesteko Eusko Jaurlaritzeak 1978an ezarritako ‘Itsas Gudarien Eguna’-ren harian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Migel Mari Elosegi, Ibon Cancio eta Arantzazu Villanueva: 2007ko CAF-Elhuyar saridunak

Bizkaie! 2007-03-05 01:00

CAF-Elhuyar sarietako edizino honetan, 13 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira guztira, eta, aurreko urteetan baino gitxiago izan arren, kalidadea hobea izan da epaimahaiaren ustez.

The Who taldearen kontzerturako sarrerak salgai

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Musikea

Talde ingelesak Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arenan maiatzaren 19an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero, 40 eta 55 euro bitartean.

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketen irabazleak maiatzaren 12an jakinarazoko ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak

Nontzefilm lehiaketara 155 lan aurkeztu dira eta horreetatik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Nontzeflash lehiaketan, barriz, 154 film jaso ditue antolatzaileek; horreetatik 6 Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)