CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia-dibulgazinoko sariak banatuko dira eguen honetan

Bizkaie! 2010-03-16 10:50

Aurtengo edizioan, lau sari banatuko dira: dibulgazino-artikulu orokorren saria, 2.000 euro; egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluaren saria, 2.000 euro; zientzia-kazetaritzearen arloko lanen saria, 2.000 euro; eta azkenik, gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoen saria, 5.000 euro. Ohorezko sari bat be emongo da lehenengoz 2009ko CAF-Elhuyar sarietan: Merezimenduzko Aitamena, Luis Mari Bandres zenari.

CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia-dibulgazinoko sariak banatuko dira eguen honetan, martiak 18, Elhuyar Fundazinoaren egoitza nagusian, Usurbilen (Gipuzkoa), arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Aurtengo edizioan, 2009. urtean aurkeztutako lanen artean lau sari banatuko dira: dibulgazino-artikulu orokorren saria, 2.000 euro; egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluaren saria, 2.000 euro; zientzia-kazetaritzearen arloko lanen saria, 2.000 euro; eta azkenik, gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoen saria, 5.000 euro. Ohorezko sari bat be emongo da lehenengoz 2009ko CAF-Elhuyar sarietan: Merezimenduzko Aitamena, Luis Mari Bandres zenari.

Sariak banatzeaz gan, 2007ko CAF-Elhuyar sarietan zientzia-dibulgazinoko lanetan irabazle izan zan Javier Navarro Los Arcos-en 'Fisika eta Metafisika' liburua aurkeztuko da, Elhuyar Fundazinoko iturriek gaur jakinarazo dabenez.

Elhuyar Fundazinoaren egoitzan martiaren 1ean eta 4an alkartu ziran bi epaimahaietako kideek erabagi ditue lan saridunak. Dibulgazino-artikuluak eta kazetaritza-lanak balioesteko eta aukeratzeko ardurea euskera eta zientzia-arloan eskarmentu handi daben pertsona honeek izan dabe: Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea eta bioetikaria; Txema Pitarke, fisikaria eta CIC-Nanoguneren zuzendaria; Juan Ignacio Perez Iglesias, biologoa eta EHUko errektoreordea; Rosa Diez Urrestarazu, kazetaria eta Euskadi Irratiko zuzendaria; eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, injinerua eta Elhuyar Fundazinoko presidentea.

Gazteentzako narrazio-lanak balioesteko ardurea, barriz, gazteentzat idazten esperientzia handia daben lagun honeek izan dabe: Teresa Irastorza, Idazle Eskolako zuzendaria; Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', idazlea, biologia-arloan irakaslea eta euskera-zuzentzailea; eta Josu Waliño, Elhuyar Fundazinoko proiektuen kudeatzailea eta gazteentzako ipuin-idazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu