'Ez dok amairu' Bilbon

Bizkaie! 2007-03-27 02:00   Kulturea

Martiaren 28tik apirilaren 27ra bitartean, Ez dok amairu erakusketa zabalik izango da Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakusketeak Ez dok amairuren aurrekariak, sorrerea, garapena eta amaiera azaltzen ditu. Besteak beste, taldearen inguruko dokumentu idatzi, argazki, grabazino eta bideoek jarri ditue ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Unai Basurko Getxon amaituko dan hirugarren eta azken etapea noiz hasiko zain

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Euskaldunak munduan

Astegoienean, bariku arratsaldeko 19:20an (23:30 UTC) sartu zan portugaletearraren ‘Pakea’ ontzia Norfolken, Australiako Fremantle uritik abiatu eta 68 egun, 11 ordu eta 20 minutuko nabegazinoaren ondoren.

Gerediagak 2007rako egitasmoak zehaztu ditu

Bizkaie! 2007-03-26 02:00

Ekintza desbardinen hausnarketea, egoitza barria eta ‘Astola’ izena izango dauen aldizkaria izan dira Gerediaga Alkarteak Gerediaga ermitan egindako batzarreko gai nagusiak.

Bilborock aretoaren 10. urteurrena ospatuko da apirilean

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Musikea

Apirilaren 12tik 14ra bitartean, estilo danetako 21 talde izango dira aretoan, tartean zazpi banda euskaldun. Kontzertuak grabau egingo dira, diskoa atarateko helburuagaz.

Bosgarren txapela Xabier Silveirarentzat

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Bertsolaritzea

Astegoienean, zapatuan Elizondon finala jokatu, irabazi eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da Xabier Silveira lesakarra, honezkero bost jantzi ditualako, azken laurak bata bestearen atzetik.

Topaguneak X. urteurreneko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Batzar Nagusia egin dau astegoienean Matienako Errota Kultur Etxean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 90 bazkide dituan federazinoak hamar urte beteko ditu 2007 urtean eta Batzar Nagusian urtean zehar urteurrena ospatzeko antolutako ekitaldien barri emon dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da GR-12

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Bertsolaritzea

Hamabi herritako bertsolari eta bertsozaleak batuko ditu aurten, eta martian hasi eta garagarrilean amaituko da. Plaza gitxi egiten dituen bertsolariei aukerea emotea eta herrietako bertso-eskoletara jente barria erakartea ditu helburu egitasmoak.

Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna martiaren 25ean Oñatin

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna ospatuko da domekan honetan, martiak 25, Oñatin, Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak iragarri dauenez. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, ordu horretan alkartuko baitira parte-hartzaile guztiak Oñatiko plazan.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen IV. Jaia Otxandion martiaren 24an

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, martiaren 24an, Bizkaiko Bertsolari Gazten IV. Jaia ospatuko da. Urteroko moduan, Bizkaiko herri txiki bat aukeratzen da egun osoan, bertso giroan ondo pasetako asmoagaz eta aurten, Otxandion alkartuko dira bertsolariak.

Estaduko arte eszenikoen sektorea Bilbon alkartuko da Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren bezperan

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Kulturea

Estadu espainiarreko arte eszenikoetako konpainiak batzen dituan alkarte nagusia Bilbon batuko da martiaren 26an, hainbat ekitaldiz osatutako jardunaldi batean. Ekitaldi honeek guztiak Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren bezperan egingo dira, ospakizuna martiaren 27an egingo baita mundu osoan.

Gose taldeak hiru kontzertu emongo ditu Carlinhos Brown kantari brasildarragaz

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Musikea

Kontzertuak maiatzaren 8an Madrileko La Riviera aretoan; maiatzaren 10ean Valladolideko Pisuerga Kiroldegian; eta maiatzaren 26an Segoviako Albuera futbol zelaian izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kulturkaria, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargunea

Bizkaie! 2007-03-22 01:00

Lauhilabetekaria alkarrekintzarako espazio zabal legez aurkeztu dabe, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargune eta kultura-dimensino orokorrenak zein momentukoak batuko dituana. Lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Korrikea Euskal Herritik kanpora

Bizkaie! 2007-03-22 01:00   Euskaldunak munduan

Aurten, dakigunez, Argentinan, Bartzelonan, Erroman, Irlandan, Madrilen eta Shangain be egingo da Korrikea.

Xabier Altube eta Miguel Sánchez dira Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2007-03-22 01:00   sariak-autortzak

Xabier Altube aretxabaletarra, ‘Aldaera 01’ lanagaz, eta Miguel Sánchez murtziarra, ‘Ojos de color ámbar’ ipuinagaz, izan dira Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketearen irabazleak, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan, hurranez hurran.

'Etxe' bidea eginez dabil

Bizkaie! 2007-03-22 01:00   Musikea

Abizenaren laburdurea erabili dau Iñaki Etxezarragak lehenengo diskoa, ‘Bidea eginez’, atarateko. Bakarlari legez aurkeztu arren, ‘betidanik nigaz jo izan daben lagunek osotzen dabe taldea’.

OST bermeotarrak barriro ekinean

Bizkaie! 2007-03-21 01:00   Musikea

Laukoteak doinu indartsuak batu eta, luzaroan lanik atara barik egon ostean, barriro be martxeari ekitea erabagi dau 'Osinate' diskoagaz.

Berrizko Udalak udal informazinoa euskera hutsean jaso gura daben herritarren datuak batuko ditu

Bizkaie! 2007-03-20 01:00   Euskerea berbagai

Herritarren datuak batuko dituan programa informatikoa martxan dago honezkero. Hasieran, gehien erabilten diran udal agiriak jasoko ditue euskera hutsean eta elebidun eta, apurka-apurka, danak, beti be eskaera muetearen arabera.

Bernardo Atxaga: ‘hizkuntzeari, erabilereak emoten deutso baliorik handiena’

Bizkaie! 2007-03-20 01:00   Euskerea berbagai

‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ berbaldiaren tituluari jarraituta, antzar baten hegaldiaren ikuspegia, Andoainetik Asteasura, jarraitu eban Atxagak astegoienean Asteasun egindako Euskaltzaindiaren sarrera-berbaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko lekuan lekuko bost telebistek akordioa sinatu dabe Hamaika taldeagaz

Bizkaie! 2007-03-20 01:00

Goiena Telebista, Tolosaldeko Komunikabideak, Urola Kostako Komunikabideak, Goierri Ikuskari eta Oizmendi Telebista dira hitzarmena sinatu daben telebistak.

Opentrad-ek 'Consumer' aldizkariaren eta EiTB24-ren corpusak erabiliko ditu itzulpen automatikoa hobetzeko

Bizkaie! 2007-03-20 01:00   Euskerea berbagai

Estadu espainiarreko hizkuntza ofizialen artean (gaztelania, katalana, galegoa eta euskerea) kode edegiko itzulpen automatikorako sistema bat aurkeztu eban joan dan urtean Opentrad partzuergoak (www.opentrad.org), eta orain, barriz, Eroski Fundazinoagaz eta EiTBnet-egaz alkarlana iragarri dau, sistemea hobetzeko ahaleginean.