Kate Rusby musikari ingelesak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau hilaren 29an

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Musikea

Kate Rusby musikari ingelesak ‘The Girl Who Couldn't Fly’ bere seigarren diskoa aurkeztuko dau apirilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dauen kontzertuan. Emonaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da eta ‘Musiketan’ zikloaren barruan dago.

Oihane Perearentzat Arabako txapela

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Bertsolaritzea

Urte askotan bigarren geratu ondoren (2002an, 2004an, 2005ean eta 2006an), Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) izan zan onena eta berak irabazi eban Arabako txapela.

Musikearen Egunean parte hartzeko deia egin dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2007-04-20 02:00   Musikea

Interprete profesionalei zein zaletuei egindako deialdi honen helburua 1992an ospatzen hasi zan europar jai honetan herritarren parte-hartzea ahalik eta gehien sustatzea da.

Hizkuntz eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazino guztiek urratzen dituela dino Behatokiak

Bizkaie! 2007-04-20 02:00   Euskerea berbagai

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren urteko txostena herritarrek euskerearen telefonoan helarazotako keja eta txalotzeen bidez egindako azterketea da. 2006an, 1.099 espediente sortu ziran, eta horreetatik 973 eskubide urraketen barri emon daben herritarren kexak izan dira.

Berrizko dendetan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpaina bat abiarazo dabe

Bizkaie! 2007-04-19 02:00   Euskerea berbagai

Berrizko Udaleko Euskara Sailak ‘Udabarri freskoa, euskera freskoa’ izeneko kanpainea jarri dau martxan herriko merkataritza sektorean, bertako dendenetan euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz.

EIZIEk gaztelaniarako literatur itzulpenaren ganeko lantegia antolatu dau

Bizkaie! 2007-04-19 02:00   jardunaldiak

Ikastaroa maiatzaren 11 eta 12an izango da Gasteizen. Bego Montoriok narratibearen itzulpenaz jardungo dau eta Gerardo Markuletak, barriz, poesiaren itzulpenaz. Manu Lopezek egingo ditu koordinazino lanak.

BTEK, teknologia ezagutzeko EAEko lehen zentroa

Bizkaie! 2007-04-19 02:00

‘Bizi teknologia’

Teknologia ezagutzeko zentro alkarreragilea izango danak, kultura teknologikoa eta barritzailea sustatzea izango dau helburu, baita gazteen artean barrikuntzearen aldeko kulturea eta barrikuntzarako bokazinoa eta izaera ekintzailea bultzatzea be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Idi Bihotzen CD eta DVDa kalean

Bizkaie! 2007-04-19 02:00   Musikea

Hamar urte diskoa preparetan emon ostean, seigarren zuzenekoa atara dau Idi Bihotz talde bilbotarrak. Taldekideen esanetan, ‘bide bat zarratu eta beste bati ekiteko ordua heldu da’.

‘Markak, Gernika 1937’, Atxaga eta bonbardaketea

Bizkaie! 2007-04-18 02:00   Kulturea

Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrena betetear dagoanean (apirilaren 26an), euskal idazleak jazoerearen ganeko liburutxua aurkeztu dau, orain arte argitaratu bako agiri bategaz batera.

Barandiaranen euskal folklorearen ganeko boletinak berrargitaratu ditue

Bizkaie! 2007-04-18 02:00   Kulturea

Labayru Ikastegiko Etnografia Arloaren laguntzinoagaz, José Miguel de Barandiaran Fundazinoak Eusko-Folklore. Materiales y Cuestionarios (1921-1941; 1947-1975) argitalpenaren liburuki biren berrargitalpen faksimilea aurkeztu dau.

Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak webgunea sortu dau

Bizkaie! 2007-04-18 02:00

http://dmte.org

Alkarteko taldeen kontzertuen agendea, kaleratzen diran diskoen kritikak, barriak, alkarteak egiten dituan lanak edota bideoak izango dira ikusgai, besteak beste, http://dmte.org webgunean.

Mari Jose Urruzolak jaso dau Bardintasunerako Emakunde Saria

Bizkaie! 2007-04-18 02:00

Hezkuntzearen alorrean, Mari Jose Urruzolak programa desbardinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia Pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzeak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da, Emakundeko iturriek nabarmendu dabenez.

Getxo eta Angeluko 270 kirolari batuko dira Getxon, bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan

Bizkaie! 2007-04-18 02:00

Getxo eta Angeluko 270 kirolari inguruk hartuko dau parte datorren zapatuan, apirilak 21, Getxon bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan antolatutako kirol lehiaketetan.

The Police taldearen kontzerturako 55.000 sarrerak egun batean agortu dira

Bizkaie! 2007-04-17 02:00   Musikea

Talde britainiarrak bederatzi ordu baino gitxiago behar izan ditu irailaren 27an Bartzelonako Estadio Olinpikoan emongo dauen kontzerturako salgai jarritako sarrerak saltzeko.

Maite Agirrek irabazi dau Euskerazko Egile Onenaren Max Saria

Bizkaie! 2007-04-17 02:00   sariak-autortzak

La cabra o qui es Sylvia Josep Maria Pou zuzendariaren antzezlana eta Divinas palabras izan dira garaile nagusiak. Lau eta hiru sari irabazi dabez, hurrenez hurren.

Juan Jose Agirrek jasoko dau aurten Euskal PEN Idazluma

Bizkaie! 2007-04-17 02:00   sariak-autortzak

Juan Jose Agirrek jasoko dau aurten PEN Idazluma 2007, benediktarrek Lazkaon daben Artxibategian 1973tik egindako lanagaitik.

Bilboko kultur egitaraua arrakastatsua izan zan igaz

Bizkaie! 2007-04-17 02:00

Ia bi miloe lagunek (1.970.323) gozau eben igaz Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatutako jarduerakaz. Horixe erakusten dabe Sailak aurkeztu dauen 2006ko memorian batutako datuek.

EJk atzerrian ikasteko diru-laguntzinoa eskainiko dau

Bizkaie! 2007-04-17 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak 2007-2008 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) interesgarriak diran gaien ganean atzerrian espezializazino ikasketak egiteko laguntzinoa eskainiko dau.

Jantzea protagonista Max Sarien X. edizinoan

Bizkaie! 2007-04-16 02:00   Kulturea

Sol Pico jantzari eta koreografoak jantzearen munduari zuzendutako ikuskizuna preparau dau gaur, 21:00etan, Euskalduna Jauregian izango dan ekitaldirako.

Edward Norton aktore estadubatuarra izango da ‘Hulk’

Bizkaie! 2007-04-16 02:00   Barriak

Zurrumurruek David Duchovny (Espediente X) edo Jason Stathman (Transporter) aitatu arren, ‘American History X’ filmeko aktore nagusiak interpretauko dau azkenean ‘Hulk’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)