'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaiaren harian, abian Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak

Bizkaie! 2010-04-21 18:36   Euskerea berbagai

Udaltop jardunaldien bigarren edizino honetan 'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaia jorratzen dabilz eta 'Zer eta zelan egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskera gehiago erabilteko?' galdereari erantzuna emoten ahaleginduko dira. Danetara, 120 lagun inguru dagoz parte hartzen topaketetan.

Gaur, apirilaren 21ean, goizeko 09:30ean, Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Eudelek Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketei hasiera emon deutsee Manuel Lekuona kultur etxean. Zabaltze ekitaldian, Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera zuzendaria, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputadua, Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jokin Azkue Eudeleko ordezkaria eta Ricardo Ortega Lasarte-Oriako Udaleko Euskera Batzordeko lehendakaria izan dira.

Udaltop jardunaldien bigarren edizino honetan 'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaia jorratzen dabilz eta 'Zer eta zelan egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskera gehiago erabilteko?' galdereari erantzuna emoten ahaleginduko dira. Danetara, 120 lagun inguru dagoz parte hartzen topaketetan.

Ricardo Ortega Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak azaldu dauen legez, 'topaketak urtero egiteko asmoagaz jaio ziran. Urteroko hitzordua izan nahi dabe eta bidea urratu besterik egin ez badogu be, singularretik pluralera pasau gara'. Igaz 120 lagun matrikulau zirala gogorarazo dau, erdia udaletako euskera teknikariak eta beste erdia udalaz kanpokoak.

Jokin Azkue Eudeleko ordezkariak adierazo dauenez, 'egoki ez-eze, behar-beharrezko be ikusten dogu Udaltop 2010 honetan egotea eta babesa emotea. Eudelek konpromisoa dauka udalerri guztiei hizkuntza-gaietan koordinazinoa, aholkularitzea eta laguntza teknikoa eskaintzeko, modu berezian udalerri txikienei, baliabide urrikoei eta, oro har, euskerearen normalkuntzearen esparruan laguntzinoa behar dauen edozeini. Eudelek sano garrantzitsutzat joten dau, EBPNn zehazten dan legez, nerabeen artean euskerearen erabilerea areagotzea. Baina, helburu hori lortzeko, aisialdiari begira neurri zehatzak eta egokiak hartzen be asmau beharko da; eta alkarlanean, jarraipen egokia eta informazino-trukaketa koordinatua eginez lortuko da'.

Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputaduak eskerrak emon deutsoz Lasarte-Oriako Udalari eta ondo etorri berezia emon deutse Gipuzkoako udaletako euskera teknikariei, 'topaketa honeek ez baitira, guretzat, ekitaldi huts edo bakandu bat, urte osoan zehar, Udal<>ekin programearen bitartez, udaletako euskera teknikariakaz daroagun lan etenbakoaren mugarri bat baino'. Bestalde, Gipuzkoaz kanpotik etorri diran teknikari nahiz adituei, batez be Euskerearen Erakunde Publikoaren izenean etorriak diran teknikariei aitamen berezia egin deutse Aranburuk. Diputaduaren arabera, herri erakundeetatik euskerearen erabilera soziala bizkortzeko lanetan dabilzan guztientzat Udaltop zedarri on bat izan daiteke, egiten dagozan lanaz hausnartu eta etorkizuneko bideak alkarregaz bilatzeko. 'Kultura politiko barri bat landu beharra jasoten eban Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planak eta esango neuke Udaltop jardunaldiek, neurri handi batean, kultura politiko barri horren gauzatze bat dirala, alde batetik, politika publikoaren jarduera zentzuzkoa aztertzeko tresna bat diran neurrian, eta, bestetik, erakundeen lidergo partekatuaren bitartez gauzatzen doguzalako', azaldu dau Aranburuk.

'Danok konturatzen gara, XXI. mendean euskereak izango dauen erronkarik handiena erabileran pausuak aurrera egitea izango dala, lanagaz edo jakintzagaz lotutako esparru formal askotan, baina, batez be, bizitzaren alderdi informal gero eta garrantzitsuagoetan. Euskerearen Aholku Batzordeak 2009an landu eta onartutako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak, Euskara 21 txostena, herri erakundeen hizkuntza politika mende osoari begira bideratzeko oinarri sendo bat dala esango neuke', jarraitu dau Aranburuk. 'Gipuzkoako Foru Aldundiak argi eta garbi adierazo nahi dau, barriro bee, guztiz konprometiduta dagoala euskerearen erabilera soziala eta irudia indartzeko ahaleginagaz, eta prest dagoala lanean jarraitzeko, lidergo partekatuaren bitartez, bai Eusko Jaurlaritzeagaz eta udalakaz, bai eragile sozial guztiakaz batera. Udaltop jardunaldiak bide horretan sakontzeko aukera ona izan daitekez', esanez amaitu dau diputaduak.

Aurtengo jardunaldietan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Igaz www.udaltop.com webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako. Horren bitartez, antolatzaileen eta parte-hartzaileen arteko hartu-emon eta komunikazino zuzena sustatu nahi izan da. Bestalde, Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horreei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor, sare horretan zabaltzen dan informazinoa partekatuz eta berau sare anitzagoetara zabalduz. Gainera, jarduera horrek bat egiten dau aurtengo topaketen izaereagaz eta maminagaz, nerabeen artean zelan eragin, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu