BOS Tokion izango da maiatzaren 2tik 6ra bitartean, 'Folle Journee au Japon' izeneko jaialdian

Bizkaie! 2007-04-27 02:00   Euskaldunak munduan

Jaialdia Nanteseko Folle Journee-ren bersino japoniarra da, Bilboko ‘Musika-Musica’ jaialdiaren parekoa. Jaialdi japoniarrak Asia eta Europako 1.500dik gora musikari batuko ditu eta 300 bat kontzertu eskainiko dira apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.

Unai Basurko: 2006ko Itsasgizonik Onena

Bizkaie! 2007-04-27 02:00   Euskaldunak munduan

Baionako Yates Monte Real Club ospetsuak gaur banatuko ditu 2006ko Belako Sari Nazionalak, kirol honetan nabarmendu diran persona fisiko eta juridikoen lana aintzatesteko. Sarituen artean, Unai Basurko portugaletearra dago, Velux 5 Oceans estropadearen azken etapan, Atlantiko itsosoan Getxora bidean datorren itsasgizona.

Gerra Zibilaren ganeko erakusketea maiatzaren 6ra arte izango da zabalik Durangon

Bizkaie! 2007-04-27 02:00

Martiaren 31n zabaldu zituan ateak Durangoko Arte eta Historia Museoan, Durangoren bonbardaketea izan zala 70 urte beteten ziran egunean. Gerra Zibilak 1936 eta 1937 urteen artean Durangaldean itxitako ondorioak ikusteko aukerea dago erakusketan.

Efren Vazquez motoziklista bilbotarrak astegoienean egingo dau debuta Albaceten

Bizkaie! 2007-04-27 02:00

Herri Torrontegiren eta Efren Vazquezen egitasmo motoziklista barriak asteburu honetan izango dau bere lehengo azterketea. Albaceteko zirkuituan izango da Espainiako Abiadura Txapelketako lehenengo lasterketea eta euskal taldearen helburua, hasieratik, bere burua titulua irabazteko hautagai bezela aurkeztea da.

Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrena

Bizkaie! 2007-04-26 02:00

‘Gernika 07/70’ erakusketearen inaugurazinoak emon deutso hasierea gaurko, apirilak 26, egunari, 10:30etan. Ostean, eguerdiko 12:00etan, adierazpen instituzionala irakurri da. Iluntzean, 'Gernika.Bonbardaketea' dokumentala estreinauko da Jai-Alai frontoian.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak barritu egin ditu bere webguneko edukiak eta diseinua

Bizkaie! 2007-04-26 02:00

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) barritu egin ditu bere web-orriaren edukiak eta diseinua eta hori mamitzeko nagusi izan dira gardentasun, irisgarritasun eta modernidade erispideak. Eduki guztiak euskeraz zein gazteleraz dagoz eskura.

‘Vuelos’, Rogelio Botanzek azken urteotan bizitakoen bildumea

Bizkaie! 2007-04-26 02:00   Musikea

Kantu zahar eta barriagoak buztartu ditu Rogelio Botanz kantautoreak ‘Vuelos’ diskoan gaietan (maitasuna, maitasunik eza, aitaren oroitzapen eta anekdotak, umorea, ekologia, jenteari deia..), kantuetan (15) eta parte-hartzailetan zabala eta aberatsa da sano legazpiar-kanariar sortzailearen diskoa barria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Kantuketan’ zikloak Oskorri, Txuma Murugarren, Berri Txarrak eta Lisabö batuko ditu Getxon

Bizkaie! 2007-04-26 02:00   Musikea

Maiatzaren 3tik 5era bitartean egingo da Getxon ‘Kantuketan’ musika-zikloa, Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren eta Kultur Etxearen eskutik. Aurten, ganera, umeei zuzendutako ikuskizunak be izango dira: ‘Egin Kantu!’ telebista-saioa eta Haur Kantari Txapelketea. Sarrerea dobakoa izango da ekitaldi guztietan.

‘Historiaren Euskal Curriculuma’ topaketak Gasteizen

Bizkaie! 2007-04-25 02:00   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadeko (UEU) Historia Sailak apirilaren 26an egingo ditu Gasteizen Historialari Euskaldunen IV. Topaketak, ‘Historiaren Euskal Curriculuma’ izenburupean. Gai horren inguruan dagozan hutsuneak zeozelan argitu eta ikuspuntu desbardinak jorratzea da topaketen helburua.

Maiatzaren 2an zarratuko da ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programan parte hartzeko epea

Bizkaie! 2007-04-25 02:00   Euskaldunak munduan

Danetara, 20 eta 30 urte bitarteko 100 gazte izango dira 2007. urtean hirugarren munduagazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako herri desbardinetan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.

Getxoko Jazzaldiak Pio Lindergaard omenduko dau Stanley Clarke baxu-jole ospetsuaren kontzertuagaz

Bizkaie! 2007-04-25 02:00   Musikea

Getxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusienetariko bat izan zan Pio Lindergaard omenduko dau datorren zapatuan, apirilaren 28an. Haren omenez Stanley Clarke baxu-jole estadubatuar ospetsuak kontzertu bat eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.

Heldu dira Euskadira Gernikako Bonbardaketearen 70. urteurrenera gonbidatutako nazinoarteko ordezkaritzak

Bizkaie! 2007-04-24 02:00

Juan José Ibarretxe lehendakariak harrerea egingo deutse gaur, apirilak 25, 11:30etatik aurrera Foru Hiriaren bonbardaketearen 70. urteurreneko ekitaldietan eta ‘Gernika Bakearen alde’ Deklarazinoaren irakurketan parte hartuko daben nazinoarteko ordezkaritzei. Aitatutako deklarazinoa Bakearen aldeko eta gerra zein Giza Eskubideen urraketa guztien kontrako manifestua da.

Getxoko Liburu Azokara 18.500 lagun hurreratu dira

Bizkaie! 2007-04-24 02:00   Kulturea

Algortako Geltokiko plazara hurreratu ziranak Getxoko hamar liburu-dendaren standak bisitetako aukerea izan eben, literaturearen azken barriak, komikiak edota umeentzako ipuinak erosteko.

Sexty Sexers-en rock gogorra

Bizkaie! 2007-04-24 02:00   Musikea

'Urkamendi Blues'

Berako boskoteak hirugarren diskoa aurkeztu barri dau ‘Urkamendi blues’ izenburupean Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Kantak 70eko hamarkadan entzuten ziran soinuetan oinarrituta dagoz

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra proposatu ditue euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Euskerea berbagai

Sagrario Aleman euskaltzain urgazlea 27. zenbaki-hutsartea beteteko proposatu dabe Patxi Zabaleta, Patxi Salaberri eta Andres Iñigo euskaltzain osoek; 28. zenbaki-hutsartea beteteko, barriz, Joseba Lakarra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martija, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzain osoek.

‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena

Bizkaie! 2007-04-23 02:00

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa aurkeztu barri dau. Egitasmoa Hego Euskal Herriko 14 herritan egingo da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker. Ekimena gaur, apirilak 23, Liburuaren Egunagaz batera abiatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepare Euskal Institutua sortzeko Legea onartu dau Eusko Legebiltzarrak

Bizkaie! 2007-04-23 02:00

Helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea sustatzea, zabaltzea da. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izateak bere helburuak betetzeko behar aina autonomia izateko aukerea emongo deutso.

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, 10.000 liburu doban Bizkaian

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak Liburu-Saltzaileen Alkarteagaz eta Trama enpreseagaz alkarlanean, 59 euskal idazleren kontaketakaz 10.000 liburu banatuko ditu doban, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dan egun honetan.

Udabarriko XXIII. Bertso Saioak: apirilaren 27tik maiatzaren 19ra

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Bertsolaritzea

Santutxuko Bertso Eskoleak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak alkarregaz antolatzen daben ‘Udaberriko Bertso Saioak’ jaialdiaren XXIII. edizinoa osogai barritzaile bategaz abiatuko da: hiru emakumek kabareta eta bertsolaritzea buztartuz antolatu daben umorezko ekitaldiagaz.

Berri Txarrak-ek Dublinen amaituko dau nazinoarteko birea Rise Against taldeagaz batera

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Musikea

Berri Txarrak taldeak Dublinen emongo deutso amaierea nazinoarteko bira luzeari, maiatzaren lehenean, Rise Against talde estadubatuarragaz batera. Emonaldi berezi hau Irlandako uriburuko Temple Bar Music Center-en izango da.