AC/DC-ren Bilboko kontzerturako azken 3.000 sarrerak, gaur salgai

Bizkaie! 2010-04-23 10:39   Musikea

Saltzeko dagozan 3.000 sarrera horreek gaur, barikua, jarriko ditue salgai, eguerditik aurrera. Salmenta toki guztietan egongo da sarrerak erosteko aukerea, San Mames futbol zelaiko leihatiletan izan ezik.

AC/DC-k Bilbon, bagilaren 28an, eskainiko dauen kontzerturako sarrerak ez ziran atzo agortu; goizeko 09:00etan San Mameseko lehiatiletan eta 10:00etatik aurrera Interneten salgai jarritako 40.000 sarreretatik 37.000 sarrera saldu ziran lau ordutan. San Mamesen salgai jarritako 15.000 sarrerak eguerdiko ordu batak aldera agortu dira, eta Interneteko salmentan izandako arazoak tarteko 3.000 sarrera geratu dira saldu barik.

Kontuak kontu, geratzen diran 3.000 sarrera horreek gaur, barikua, jarriko ditue salgai, eguerditik aurrera. Salmenta toki guztietan egongo da sarrerak erosteko aukerea, San Mames futbol zelaiko leihatiletan izan ezik. Beraz, Ticketmasterren (ticketmaster.es, 902 15 00 25, FNAC dendak, Carrefour, Amaia Bidaiak, Halcon Bidaietako Bulegoak eta Power Records, Bilbon), El Corte Inglesen (El Corte Ingles dendak, elcorteingles.es, 902 400 222) eta livenation.es atarian eskuratu ahal izango dira.

Talde australiarrak San Mamesen emongo dauen kontzerturako sarrerak 65 euroan dagoz salgai (+ banaketa gastuak, hau da, 73,5 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu