Tolo Calafat mendizalea hil egin da Annapurnan

Bizkaie! 2010-04-29 10:19

Martitzenean, Juanito Oiarzabalegaz eta Carlos Paunerregaz tontorra egin ondoren, Calafat laugarren kanpamentura ailegau ezinik geratu zan, 7.600 metroan, antza, buruko edemeak jota.

Tolo Calafat Mallorcako mendizalea hil egin da Annapurnan, Juanito Oiarzabalek RNE irratian baieztau dauenez. Martitzenean, Oiarzabalegaz eta Carlos Paunerregaz tontorra egin ondoren, gau bi egon da Calafat laugarren kanpamentura ailegau ezinik.

Erreskatea egin behar eban helikopteroak ezin izan eban mendizalea dagoan lekua topau, haize handiagaitik eta baldintza meteorologiko txarrakaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu