Nierebanoa.com, 'Pauso bat harago'

Bizkaie! 2008-11-04 14:43   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren hamargarren urteurrena tarteko dala, euskerearen normalizazinoan 'Pauso bat harago' joatea ezinbestekotzat jo eta 'Bai euskarari' leloa, 'Euskaraz bai' bilakatu da.

Jokin Muñoz eta Josu Zabaleta Euskadi Sarietan irabazle

Bizkaie! 2008-11-04 14:38   sariak-autortzak

Euskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi Saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria, barriz, Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nestor Basterretxearen 'Euskal kosmogonia' Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2008-11-04 14:23   Kulturea

'Euskal kosmogonia' bildumako obrek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko Arte Eder Museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.

Bilboko Udalak Unesco Bilbao Saria babestu dau giza eskubideen inguruko kulturea sustatzeko

Bizkaie! 2008-11-04 10:45

Nazinoarteko sariaren bidez, giza eskubideen inguruko kulturea sustatu nahi da eta eremu horretan ereduzko ekarpena egin daben instituzino edo banakoak (hezitzaileak, ikerlariak eta ekintzaileak) sarituko dira.

Zallako XXXII. Musika Astea zemendiaren 8an hasiko da eta bost kontzertu eskainiko ditu bi astegoienetan

Bizkaie! 2008-11-03 17:39   Musikea

Zallako (Bizkaia) Aste Musikalaren 32. edizinoa zemendiaren 8an hasiko da, eta herriko zine-antzokian izango dira aurtengo bost kontzertuak, 20:00etan eta bi astegoienetan.

Leioako XXIX. Artisautza eta Gastronomia Azokea datorren astegoienean egingo da 25 erakusketa-postugaz

Bizkaie! 2008-11-03 14:45

Leioako Artisautza eta Gastronomia Azokea herri bizkaitarreko Boulevardean egongo da kokatuta, zapatuan eta domekan eta goizez 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak.

Artelan Berreginen Museoan Belen-erakusketea izango da Bizkaiko Belenzaleen Alkartearen 50. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2008-11-03 13:48   Kulturea

Bizkaiko Belenzaleen Alkartearen sorrerearen berrogeita hamargarren urteurrenean eta Estaduko Belenzaleek Bilbon egingo daben XLVI. Biltzarraren haritik, Museoak jaiotza-estilo desbardinen historia laburbiltzen dauen ibilbidea eskainiko dau zemendiaren 16ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Lau oinak emonda' argazki erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2008-11-03 11:56   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskara sailak antolatutako saio osogarrien barruan, argazki erakusketa berezia izango da astelehenetik aurrera Zazpi Kaleetako La Bolsa eraikinean.

Balmasedako sutearen 200. urteurrena gogoratzeko antzezpen bat antolatu da

Bizkaie! 2008-11-03 11:32

Zemendiaren 8an 200 urte beteko dira 1808an Balmasedan (Bizkaia) sutea izan zanetik, eta, hori dala eta, iragana babestu eta zabaltzeko asmoz, Balmasedako Udalak sute haren antzezpena antolatu dau herriko bizilagun ugariren laguntzinoagaz. Antzezpena zemendiaren 8an izango da, 18:30etik 20:30era.

Miren Amurizaren estreinaldi zoriontsua

Bizkaie! 2008-11-03 10:08   Bertsolaritzea

Txapelketan lehenengoz kantau eta Miren Amuriza berriztarrak irabazi dau Larrabetzun Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.

AC/DC taldeak BECen joko dau apirilaren 4an

Bizkaie! 2008-10-31 15:44   Musikea

AC/DC talde australiarra Bartzelona eta Madrilen kontzertuak emon ostean, Barakaldora etorriko da apirilaren 4an. Hitzordua Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan izango da.

Halcon Viajesek Unai Basurkoren abenturea babestuko dau

Bizkaie! 2008-10-31 14:55   Euskaldunak munduan

Halcón Viajesek 6.000 euroko balioa dauen txeke bat emon deutso Unai Basurkori, nabigatzaileak Pakea Bizkaia ontzian munduari bira emotea lortzen badau diruan bihurtuko dana.

'Milloitik mundura', Angel Ugartebururen bizipenak plazan

Bizkaie! 2008-10-31 14:41   Kulturea

Ez da erraza liburua zelakoa dan definidutea. Ez da biografia hutsa, ez da kontakizun etnografikoa eta ez da lehenagoko bizimoduaren goralmenak egitea be.

Baditu irabazleak Bermeoko Gazte Bidaia Argazki Lehiaketeak

Bizkaie! 2008-10-31 12:10

Aitor Gonzalez Barinagarrementeria gernikarraren 'Gora Kurdistan' argazkiak irabazi dau GIZek antolatutako Gazte Bidaia argazki lehiaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Athletic Clubek web atari barria dauka

Bizkaie! 2008-10-31 11:38

Nabigazinorako hiru maila dituan ataria da klubaren informazino guztia erraztasunez, estilo biziz eta alkarreraginezkotasunez ezagutzeko web helbide bakarrean: www.athletic-club.net.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa barriztau dabe

Bizkaie! 2008-10-31 11:28

Mobikortasun arazoak dituenentzat azpiegiturak (aparkalekua, sarrerea, ibilbidea, komunak) eta museografia (panelak, ikus-entzunezkoak, argiztapena, pinturea) egokitu dira.

Salgai honezkero 'Asthmatic Lion Sound Systema', Fermin Muguruzaren lan barria

Bizkaie! 2008-10-31 10:54   Musikea

Fermin Muguruzak gaur, barikua, argitaratuko dau 'Asthmatic Lion Sound Systema' disko barria. Muguruzaren disko barrira munduko zenbait uritan egindako grabazinoak batu ditu eta uri horreetako zenbait musikarik eta kantarik hartu dabe parte kantuetan.

Xabier Erkiziak eta Iñigo Telletxeak sorturiko 'Belarriz' soinu proiektua aurkeztu dabe Donostiako Tabakaleran

Bizkaie! 2008-10-31 10:07

Egitasmo honek Tabakalerako eraikinak bere hormen artean gordetzen dauen memoria hori erakustea dau helburu, bidenabar gure memoria osotzen daben soinuen inguruan pentsarazoteko aukerea emoteko. Oinarrian, soinu bidez eraikinaren eta bere ingurunearen erretratu bat osotzeko saiakerea da.

Bermeoko Euskal Guneko lokalen erabilerearen ganeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2008-10-31 09:59   Euskerea berbagai

Lokalak lehendik be erabilten zituen euskaltegiek, euskera alkarteak eta kultura arloko hainbat taldek eta alkartek. Orain, euskereagaz zerikusia daben alkarteak baino ez dagoz bertan, gelak txukuntzeko lanak egin dira eta herritarrei erakusteko ekitaldia antolatu zan uda hasieran.