Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxon maiatzaren 14an

Bizkaie! 2010-05-06 15:46   Bertsolaritzea

Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da hitzordua goizeko 10:30etatik aurrera. Bertan, Getxon Hezkuntza Arautuaren barruan Bertsolaritzea ikasten daben LH 5 eta 6. mailetako ikasleek parte hartuko dabe. Horrez gain, Balendin IV. Bertso-Paper Lehiaketako sari banaketea be egingo da.

Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da hitzordua goizeko 10:30etatik aurrera. Bertan, Getxon Hezkuntza Arautuaren barruan Bertsolaritzea ikasten daben LH 5 eta 6. mailetako ikasleek parte hartuko dabe. Horrez gain, Balendin IV. Bertso-Paper Lehiaketako sari banaketea be egingo da. Aurkezle lanetan Beñat Vidal eta Nahikari Ayo ibiliko dira.


Bertsolari Gaztetxuen Egunaren egitaraua

- Aurkezpena.
- Antzerkia Bertso-eskolako gaztetxuen eskutik.
- Ikasleen saioa (geletan preparautako bertsoak)
- Bertso-jolasak (bertsolariakaz).
- 'Balendin Txiki' IV. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea.
- Bertso-saioa: Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Jone Uria.
- Bertso-paperak jaialdiari amaierea emoteko.


Balendin Txiki IV. Bertso-paper Lehiaketea

Aurreko hiru edizinoetan, 300dik gora bertso jaso ostean, aurten be hor bueltan ibiliko dira seguru. Parte-hartzaileak Getxoko eskola eta ikastoletako ikasleak dira, bertsolaritzea hezkuntza arautuaren barruan lantzen dabenak (LHko 5 eta 6. mailak).

Eskolarteko Txapelketan egiten dan legez, gai bat emon jake ikasleei: zelan azalduko zeunskio kanpotar bati zelakoa dan Getxo?

Zortziko txiki bategaz erantzun beharko deutsie eta gainera eskatzen daben horren irudia egin beharko dabe.

Sariak, maiatzaren 14an banatuko dira 'Bertsolari Gaztetxuen X. Eguna'-ren barruan eta Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariek emongo ditue.

Getxoko lehen hirurak ez eze, eskola bakotxeko bi onenak sarituko ditue.

Parte hartuko daben eskola eta ikastolak honakoak izango dira: Andra Mari, Geroa, Gobela, Romo, San Nikolas, Zabala eta Zubileta.

Txapelketea eta Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Algortako Bertsolari Eskolearen arteko alkarlanaren emoitzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu