Alboka 2.1, albokearen 'erreboluzinoa'

Bizkaie! 2010-05-07 15:51   Musikea

'Albokak 2.1 Bizialdi berria - Upgrade' izenburuko disko-liburu-CD-ROMa, sormen lanak, euskal kanta eta folk munduko kantuen egokitzapenak zein albokearen errepertorioko soinuak eta gazteleraz, ingeleraz eta euskeraz garatutako 92 orrialdetan zehar, tresna bera eta bere baliabide estetiko-musikalen inguruko artikuluak batzen dituan lan potoloa aurkeztu dabe gaur Bilbon.

'Albokak 2.1 Bizialdi berria - Upgrade' izenburuko disko-liburu-CD-ROMa, sormen lanak, euskal kanta eta folk munduko kantuen egokitzapenak zein albokearen errepertorioko soinuak eta gazteleraz, ingeleraz eta euskeraz garatutako 92 orrialdetan zehar, tresna bera eta bere baliabide estetiko-musikalen inguruko artikuluak batzen dituan lan potoloa aurkeztu dabe gaur Bilbon Ibon Koteron, Xabier Valle eta Ruben Isasik.

Pozik hartu eben Ingrid Kuschick, BFAko Kultur Ondare Zerbitzuko teknikariaren proposamena eta tradizinoa barrikuntzearen bidean kokatuz, tresna diatonikoaren gaineko lan aberatsa plazaratu dabe. Tresnearen soinu-gaitasunak lehendik be ezagutzen genduzan arren ('Leonen orroak' eta 'Airea'), orain erabarrituta agiri jaku, albokeagaz batera, trikitixea, flauta, perkusino, gitarra eta programazinoak be badagozalako.

Asier Ercillak eta Unai Gonzalezek (Balea Musika Ideiak) grabautako lan honek Ibon Koteron eta Xabier Valleren (Kukuma) albokak eta albokoteak aurkezten ditu eta, era berean, Ruben Isasiren (Kukuma, Amaiur...) trikitixak, flautak, perkusinoak eta programazinoak ditue lagun, beteak beste, Asier Ercillaren (Kepa Junkera, Fran Lasuen...) programazinoak, teklatuak eta sintetizadoreak eta Dabid Nanclaresen (Kukuma, Farna Lasuen, Kepa Junkera...) gitarrak.

Duda barik, alboka soinuak eta albokearen gaineko zehaztasunak munduan zabaltzeko bisita-txartel ezin hobea da lan hau, dendatan 15 euroan topauko dozuena.

Azken buruan, online be badaukazue 'Albokak 2.1 Bizialdi berria - Upgrade' lana.


Informazino gehiago:

www.issuu.com/leonenorroak
leonenorroak@gmail.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu