'Korrika' ekimena egingo dabe Irlandan eta Bretainian, bertako hizkuntza gitxituen alde

Bizkaie! 2010-05-06 15:12   Euskerea berbagai

Euskerearen alde AEK-k antolatzen dauen Korrika ekimena mundu zabalera zabaltzen dago, eta hainbat hizkuntza gitxituk hartu dabe adibidetzat. Aurten egin dabe lehenengoz gaelikoaren aldeko Korrika Irlandan, 'Rith 2010' dalakoa.

Euskerearen alde AEK-k antolatzen dauen Korrika ekimena mundu zabalera zabaltzen dago, eta hainbat hizkuntza gitxituk hartu dabe adibidetzat. Aurten egin dabe lehenengoz gaelikoaren aldeko Korrika Irlandan, 'Rith 2010' dalakoa.

Bretainian, barriz, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketearen 2. edizinoa datorren astelehenean hasiko da Roazhon-en, barikuan Pondinen amaitzeko. Maiatzaren 10etik 15era egingo dabe, beraz, eta 1.200 kilometroko luzerea izango dau guztira.

AEK-k 1098. kilometroan hartuko dau parte edizino honetan, maiatzaren 15ean. Korrika egitera joateko osotzen dagozan delegazinoan Maider Heguy (Iparraldeko AEK-ko presidentea) eta Jakes Bortayrou (Iparraldeko AEK-ko arduraduna) izango dira.

Aurten, Diwan bretoierazko eskolen eta egitasmoen alde 100.000 euro batzea izango dau helburu Ar Redadeg-ek. Bretainiarrek 2008an antolatu eben euren lehenengo Ar Redadeg (lasterketea, bretoieraz), eta Naoned-etik (Nantes) Karaez-era (Carhaix), 600 kilometroko ibilbidea egin eben orduan.

Bretoierea garatzeko dirua batzea eta jentea bretoieraren alde mobilizetea dau helburu lasterketeak, eta ume zein helduentzako bretoierazko eskolak dituen udalerriak zeharkatzen ditu. Jatorrizko Korrika ekimenean egiten dan legez, lekuko bat pasetan deutse korrikalariek alkarri eskutik eskura eta kilometroz kilometro, hizkuntzearen transmisinoa irudikatzeko. Lekukoak, ganera, azken egunean ezagutarazoko dan mezu bat daroa barruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu