Bilboko banda barri bik joko dabe Turinen

Bizkaie! 2010-05-06 17:48   Musikea

Wild Thing eta Último Día talde bilbotarrek Turineko Student Performing jaialdian joko dabe maiatzaren 8an (zapatua), Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak Turineko Udalagaz sinatutako hitzarmenari esker.

Wild Thing eta Último Día talde bilbotarrek Turineko Student Performing jaialdian joko dabe maiatzaren 8an (zapatua), Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak Turineko Udalagaz sinatutako hitzarmenari esker.

Talde biak Bilbokoak dira, 17 eta 18 urte bitarteko gazteek osotuta dagoz eta Bilborock-eko instalazinoetan egiten ditue euren entseguak; musikearen arloko sariak be baditue. Wild Things taldeak Sonor saria irabazi eban 2009an, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dauen Banda Barrien Lehiaketearen barruan; Último Día taldea, barriz, finalistea izan zan Music Aula banda barrien estaduko lehiaketan.

Turin Gazteriaren Europako Uriburua da 2010ean eta, horregaitik, gazteei begirako zenbait jarduera antolatu ditu urtean zehar, besteak beste, Student Performing Festival. Maiatzaren 7tik 10era egingo dan jaialdi horretan lekua izango dabe musika, antzerkia, jantza, pintura, argazkia eta bideoa lako adierazpideek. Talde bilbotarrek maiatzaren 8an joko dabe, Europako gazteentzako jardunaldian, Frantziako, Belgikako eta Holandako beste talde batzuekaz batera.

Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak hitzarmenak eta banda barrien emonaldi-trukeak sinatu ditu; horreen arabera, Pagella Non solo Rock 2010 jaialdiko talde irabazleak Bilbo Hiria 22. Lehiaketan joko dau eta Bilboko talde bik Student Performing Festival jaialdian. Jaialdia Turin Gazteriaren Europako Uriburua ekimenaren barruan dago.


Último día

Bilbotarrak dira eta Bilborock-en egiten ditue entseguak astero. Bilborock-en izena emotean Último Día izena emon eutsien taldeari. Eneko Llona (gitarra eta ahotsa), Eneko Caballero (baxua), eta Ivan Gómez (bateria) dira. Ez dabe sekula ezer kobrau kontzertuak emoteagaitik, baina ez dabe amore emon nahi. Kontzertu batzuk lortu nahi ditue. Euren ekipoa nahi dabe kantu guztiak grabau ahal izateko eta bururatzen jakezan erritmoak ez galtzeko.


Wild Things

Wild Things taldea Bilbon sortu zan 2007ko irailean. Mikel Izarra, Erik Gonzalez, Jon Fernandez, Mikel Martínez, eta Miguel Aizpuru dira taldekideak. Sonor saria irabazi eben Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dauen Banda Barrien Lehiaketearen barruan. Johnny Cash-en bertsinoa grabau dabe Gaztelupeko Hotsak diskoetxearentzat, Gazteak EITBrentzat egindako ekimen baten barruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu