Zinebikluben udabarriko eskaintza
2008-04-03 19:34 BarriakApirilaren 3tik bagilaren 19 bitartean, Abandoko udaltegian, Barrainkua kalean, udaberriko Zinebiklub film laburren programazinoa eskainiko da, zinema alternatiboari buruzko asteroko foroa.
Hamabost kontzertu izango dira aurtengo Getxoko Jazzaldian
2008-04-03 18:37 MusikeaKontzertu nagusiak, oraingoan, John McLaughlin, Arturo Sandoval, Archie Shepp, Avishai Cohen eta Iñaki Salvador lako musikari handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako eta Hirugarren Milurtekoa atalaren kontzertuak gehitu behar jakez horreei. Jazzaldiaren 32. edizinoa garagarrilaren 8tik 12ra bitartean ospatuko da.
‘Musika dibertigarria da’: helduentzako ekimena apirileko barikuetarako
2008-04-03 15:39 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ekimen barritzailea abiarazo dau herritarren artean musika klasikoagazko zaletasuna sustatzeko asmoz.
Baleukok produzidutako 'Black to the Moon' filmaren eskubideak erosi ditu Hoolywoodek
2008-04-03 11:54 BarriakAmeriketako Estadu Batuetarako eta Latinoamerikarako erosi ditu eskubide horreek Farcor Studios enpreseak. Baleukok eta Art Mell enpresa frantziarrak alkarregaz produzidutako hiru dimentsinoko animazino-filma da Black to the Moon. Danetara, 4,5 miloe eurokoa da proiektuaren aurrekontua.
Perkusino Eguna Bilbon
2008-04-03 11:46 MusikeaDatorren apirilaren 12an, Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko Koordinadorak elementu dinamizatzailetzat perkusinoa hartuko dauen ekimena jarriko dau martxan.
Kanpomartxo’08: apirilaren 6an, Martiartun
2008-04-02 19:23Euskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea, zein euskera ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea dira helburuak, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.
Lizza Minelli edota Lucia Lacarra lako artista handiak izango dira Donostiako Jazzaldian
2008-04-02 18:08 MusikeaJazzaldiaren 43. edizinoaren programa zabala aurkeztu dabe eta garagarrilaren 22an hasi eta 27rarte etenik bako kultur jardunaldia izango da Gipuzkoako uriburuko zortzi aretotan.
Derioko udako euskal ikastaroaren hazkundea
2008-04-02 15:11 Euskerea berbagaiLabayru Ikastegiak antolatutako Derioko Udako Euskal Ikastaroak aukera parebakoa eskaintzen dabe euskerearen barruan alor eta maila barriak menperatzeko. Danetara, ikastaroak bost maila eskaintzen ditu. Horreetariko bakotxean gramatika eta literatura arloetako hiru ikasgai lantzen dira.
Laster abiatuko da GR-16 bertso-bidea
2008-04-02 15:03 BertsolaritzeaIbilbidea luzatu, eta hamasei herritako bertsolari eta bertsozaleak batuko ditu aurtengoan, eta apirilean hasi eta udagoienean amaituko da. Plaza gitxi egiten dituen bertsolariei aukera emotea eta herrietako bertso-eskoletara jente barria hurreratzea ditu helburu egitasmoak.
AlhóndigaBilbaok lehenengoz egingo dau Gutun Zuria literatur jaialdia, apirilaren 15etik 27ra
2008-04-02 10:46 KultureaAlhóndigaBilbaoren helburuetariko bat bilbotarrei irakurketa modu atsegin eta erakargarrian hurreratzea da. Horretarako, ‘Gutun Zuria’ izenburupean, kalidade handiko literatur jaialdi bat antolatu dau Bilbon.
Georges Melies zinemagile historikoa omenduko dabe Bilbon
2008-04-02 10:27 BarriakBilboko Arte Eder Museoak Georges Melies zinemagile historikoa omenduko dau gaur, apirilak 2, museoaren mendeurrenaren ospakizunen artean antolatutako ekitaldien egitarauaren barruan. Omenaldia arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, museoaren auditorioan.
Gernikan sei alkarte barrik parte hartu eben 2007an, ‘Geure Berbie Euskeraz’ kanpainan
2008-04-01 19:30 Euskerea berbagai‘Geure Berbie Euskeraz’ kanpainea 2004an abiarazo zan alkarteen arloan eta orduan, 37 izan ziran hitzarmena sinatu ebenak. 2007aren amaieran, barriz, 57 ziran parte-hartzaileak.
Euskerazko Film Laburren V. Zirkuituak tarte berezia eskainiko deutse egile barriei
2008-04-01 18:50 BarriakFilm Laburren Zirkuituaren bidez, Topaguneak eta berau osotzen daben euskera alkarteek aukerea emoten dabe euskerazko film laburren produkzinoa ezagutarazoteko, eta, bide batez, herrietako kultur eskaintzea aberasteko ekarpena be egiten dabe.
Kontseiluko sortzaileek ‘Euskaraz bai’ adierazpenagaz bat egin dabe
2008-04-01 17:58 Euskerea berbagai‘Euskaraz bai’ adierazpenak euskerearen egoerearen azterketea eta etorkizunaren erronkak azaltzen ditu helburu jakin bategaz: euskerearen normalizazinoaren ahaleginean alkarlana sustatzea, horretarako gizarte-eragileen, erakundeen eta jendartearen atxikimendua lortuz.
Umeentzako Liburu Eguna Getxoko liburutegien ekinbidez
2008-04-01 15:58 kulturbizOrain dala urte batzuk Getxoko udal liburutegiek data hori ospatzen hasi ziran etorkizuneko irakurleen artean liburuak bultzatzeko asmoz.
‘Accelerate’, REM taldearen lan barria rock sustraietara bueltan
2008-04-01 13:04 Musikea Gaur, apirilak1, merkaturatuko dabe ‘Accelerate’Hogeita bost urteko ibilbidearen ostean, 2004ko ‘Around the sun’ eta igazko ‘REM Live’ lanetatik kantu barriez osotutako lehenengo diskoa da ‘Accelerate’, taldearen diskografian hamabosgarrena.
James Blunten Barakaldoko kontzerturako sarrerak salgai honezkero
2008-04-01 11:29 MusikeaJames Bluntek Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak martitzenean, apirilak 1, jarriko ditue salgai, 33 euroan, ticktackticket.com webgunean eta ohiko lekuetan.
Tabakalera ikus-entzunezkoen gune
2008-03-31 19:55Donostiako kultura garaikidearen nazinoarteko guneak, pausu garrantzitsua emon dau gaur, izan be, administrazino kontseilua osotzen daben hiru erakundeek (Eusko Jaurlaritzeak, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Donostiako Udalak) proiektua bultzatzeko eta sakabanatuta dagozan kultur ekintzak batzeko akordioa izenpetu dabe.
Maiatzaren 23an amaituko da XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietara lanak aurkezteko epea
2008-03-31 19:10Urtez urte euskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntzea bultzatzea dira Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien helburuak.
Antzerkia, ikastaroak eta eskola-lehiaketea Bilbon ume eta gazteen antzerkizaletasuna sustatzeko asmoz
2008-03-31 18:18Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, haur eta gazteei arte eszenikoak hurreratzeko konpromisoari eutsiz, umeentzako antzerki-programazino potoloa abiarazo dau, bai eta BilbaoEszenan eratuko diran umeei eta familiei zuzendutako ikastaro eta tailer barriak be.

















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...