III. Harrapazank Bilbon

Bizkaie! 2008-04-10 12:06   Euskerea berbagai

www.harrapazank.com webgunea eta umorezko bideoen lehiaketea dira aurtengo nobedadeak

Bilboko gazteen artean kultura, sormena eta euskereagazko atxikimendua sustatzea da Euskara Sailak bultzaturiko ekimen honen helburua, eta horretarako, 12 eta 16 urte tarteko neska-mutilei zuzendutako ekitaldi sorta erakargarria preparau dau.

Asmoz Fundazinoaren on-line eskaintzea

Bizkaie! 2008-04-10 12:01

Eusko Ikaskuntzearen Asmoz Fundazinoak, sare bidezko irakaskuntzan aitzindari dan erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskaini dau.

III. Mintza Egunak Euskal Herriko 400 bat lagun alkartuko ditu Getxon datorren bagilaren 14an

Bizkaie! 2008-04-09 19:46   Euskerea berbagai

Bizarra Lepoan taldeak eta udalerriko hiru euskaltegiek osotutako Egizu alkarteak azkenengo 8 urteotan antolatu dau berba lagunaren ekimena, hau da, euskeraz dakitenak eta ikasten dabilzanak alkartzeko.

Hogei urteko ibilbidea 14 kantutan

Bizkaie! 2008-04-09 15:43   Musikea

Mikel Markezek (Errenteria, 1971) bere zortzigarren lana kaleratu dau oraintsu. Ez dira kantu barriak, bilduma lana da; kontzertuak emoten hasi zanetik 20 urte beteko dira aurten, eta ibilbide horretako lana disko bakar batean batu dau ‘Zure begiek bilduma 1988-2008’ bilduman, hain zuzen be.

EHUko 35 tituludun barrik Europan egingo ditue enpresa-praktikak

Bizkaie! 2008-04-09 15:27   Euskaldunak munduan

Ikasleen lehenengo lan eskarmentua Euskal Herritik kanpo Europako enpresetan izan gura daben gazteentzat zuzendutako EPEZ (Enpresen Praktikak Europan Zehar) programeak eskaintzen dau aukera hori.

Jabier Muguruzarena da 2007ko euskal kanturik onena

Bizkaie! 2008-04-09 14:37   Musikea

Jabier Muguruzak 2007ko euskerazko kanturik onenaren saria jaso dau Konplizeak bere azken laneko ‘Irene’ abestiagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hautagai bi dagoz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko

Bizkaie! 2008-04-09 11:46   Musikea

Andrey Boreyko nazinoarteko zuzendari ezaguna eta Pablo Gonzalez gaztea dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) zuzentzeko hautagai nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagiriak Europara egokituko ditue

Bizkaie! 2008-04-09 11:33   Euskerea berbagai

Kultura, Ogasun eta Herri Administrazino, Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa, Herrizaingo eta Osasun sailburuek aurkeztutako proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskerearen ezagutzea egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko dekretua onartu dau.

Ivan Zuluetak Urrezko pelikula saria lortu dau Malagako Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2008-04-08 18:45   Barriak

'Arrebato' filmari esker, Zuluetak Zilarrezko Biznaga deritxan garaikurra jaso dau. Lana 1980an estreinau zan eta zuzendariaren bigarren eta azken film luzea izan da.

Pizza.com domeinua 2,6 miloe dolarretan saldu dabe

Bizkaie! 2008-04-08 18:39

New York uriko Chris Clarkek 2,6 miloe dolarretan saldu dau Interneteko enkante bidez pizza.com domeinua. 1994an erosi eban 20 dolarren truke, New York Post egunkariak jakinarazo dauenez. Enkantean 24 eskaintza izan ziran, 100 dolarretan hasi eta, azkenean, 2’6 miloe dolarretan saldu eban.

Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Sariaren XIV. edizinoko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2008-04-08 11:52

Eusko Ikaskuntzeak eta Euskadiko Kutxak alkarregaz antolatzen daben saria 1995ean sortu eben, humanidade, kultura, arte eta gizarte zientziaren arloan aktibo jarraitzen daben curriculum nabarmenenak saritzeko.

Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kartzelaratzeak salatu ditu PENek Glasgow-n

Bizkaie! 2008-04-07 18:47

Euskal PEN Klubak modu aktiboan parte hartzen dau Idazle Presoen Batzordean (WiPC) 2004an sortu zanetik. Batzordean ez eze, PENeko biltzar nagusietan be salatu ditu Egin, Egunkaria eta Ardi Beltza-ren zarratzeak, berbarako, Tromson-en (Norvegia) eta Bled-en (Eslovenia).

Igazko Bizkaiko txakolinaren aurkezpena

Bizkaie! 2008-04-07 18:14   Jan edanak

Urtero egiten dauen legez, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoleak 2007ko txakolina aurkeztuko dau sektoreko profesionalen, hau da, ostalarien, dendarien, banatzaileen... aurrean. Ekitaldia Leioako Mendibile jauregian egingo da gaur, apirilak 7, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Danetara, 46 antzezlan izango dira ikusgai 2008ko Leioako IX. Umore Azokan

Bizkaie! 2008-04-07 15:25   Kulturea

Maiatzaren 22tik 25era, Leioako Umore Azokearen IX. edizinoak nazinoarteko 12 konpainia, Estadu espainoleko 17 eta Euskal Herriko beste 17 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 360 proiektuetatik aukeratuak.

Charlton Heston aktorea hil da, 84 urte zituala

Bizkaie! 2008-04-07 14:11   Barriak

Ben-Hur edota Planet of the Apes ('Tximinoen planeta') filmetako protagonisteak 2002an autortu eban Alzheimer gaixotasuna ebala.

Topagunearen jarduereak erabilera eta sormenean sakontzea izango dau ardatz

Bizkaie! 2008-04-07 12:15   Euskerea berbagai

Astegoienean, Euskera Alkarteen Federazinoak Durangon egindako Batzar Nagusian Nafarroako lau alkarteren bazkidetzak onartu eta Zuzendaritza Batzorderako lau kide barri izan dira aukeratuak.

Asier Otamendik irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea, bederatzigarrenez

Bizkaie! 2008-04-07 12:01   Bertsolaritzea

Otamendik saio oso erregularra egin eban eta, horrenbestez, bederatzigarrenez jantzi dau txapela. Otamendik eta Manex Agirrek egin eben buruz burukoa saioaren amaieran eta 593,5 puntu lortu zituan txapeldunak; Agirrek, 582. Hirugarren, Iñaki Viñaspre sailkatu zan, 397,5 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernikako Bakearen Museoak 10 urte egin ditu

Bizkaie! 2008-04-07 11:16

Orain dala 10 urte, apirilaren 7an, orain Gernikako Bakearen Museoa dana eta lehen Gernika Museoa zanak lehenengoz zabaldu zituan ateak Gernika-Lumora etorten ziran bisitariei gure historiaren barri emoteko.

Gazteentzako Irrika aldizkari eta webgunea eta ZIO bildumako azken liburua aurkeztu ditue

Bizkaie! 2008-04-04 15:41

UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazinoak eta Elhuyar Fundazinoa batu dira zientzia euskeraz jendarteratzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Feministok Eraldaketarako Burrukan!’ lemapean, Euskal Herriko lV. Jardunaldi Feministak

Bizkaie! 2008-04-04 12:48

Hitzordua Portugaleten, apirilaren 12an eta 13an

Emakumeok herrian eta munduan (zaintza, prekariedadea, interkulturalidadea, parte hartze sozio-politikoa...), emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez (prebentzioa, legeak, erantzuna…) eta emakumeok, gure identidadeak eta gure gorputz intsumituak (sexualidadea, queer, prostituzinoa, eskubide erreproduktiboak, abortoa, eskubide sexualak, lesbianismoa…) dira aurtengo jardunaldiotako ardatzak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)