Errenteriako Txistularien Bandeak eta Kukai dantza taldeak Isidro Ansorena omenduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2008-01-08 14:59   Musikea

Euskalduna Jauregian izango dan kontzertuan (20:00etan eta doban), Isidro Ansorena hernaniar musikariaren ibilbide artistikoari errepasoa egingo deutse, emonaldian interpretauko dituen bere 14 piezakaz.

Josune Ariztondok Kultura Diputadu kargua hartu dau

Bizkaie! 2008-01-08 14:57

Gaurdanik Josune Ariztondo izango da Bizkaiko Kultura diputadua. Orain arte Belen Greavesen ardurea izan dan postua hartuko dau Ariztondok. 2000. urtetik 2007ra Euzkadi Buru Batzarreko idazkaritzan lan egin dau.

RSS: norberaren gustuko edukiak

Bizkaie! 2008-01-08 14:45

Izatez, RSS ('RDF Site Summary' edo 'Really Simple Syndication') XMLren familiako fitxategi mueta bat da. Albistez osotuta dagozan webgune edota blogen azken barriak, eguneratu ahala, gure gunera ailegetan jakuz sistema horri esker.

'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa', igazko jaialdiko filmak gogoratzeko aukera bikaina

Bizkaie! 2008-01-08 09:44   Barriak

Gorostilanda eta Gozila alkarte kulturalek 'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa' antolatu dabe Basaurin. Urtarrila osoan, igazko animazinoko jaialdi horretara aurkeztutako lan onenak ikusi ahal izango dira.

Fangoriak Bilboko Santana 27 aretoan jo dau

Bizkaie! 2008-01-07 13:47   Musikea

Fangoriak El extraño viaje disko barria aurkeztu dau Bizkaiko uriburuan. Alaskaren taldeak Santana 27 aretoan jo dau urtarrilaren 4an, 22:00etatik aurrera.

'There Will Be Blood' izentau dabe 2007ko filmik onena

Bizkaie! 2008-01-07 13:39   Barriak

Bigarren mailako aktore onenaren saria Javier Bardemek lortu dau No Country for Old Men pelikulan egindako antzezpenagaitik. Bardemek 70. hamarkadan hainbat hilketa egin zituan hiltzaile bat antzezten dau film horretan.

Santiago Arbaizaren pinturak ikusgai dagoz Bilboko Barrainkuako udaltegian

Bizkaie! 2008-01-07 13:29   Kulturea

Artista gaztearen azken bost urteotako ibilbidea egongo da ikusgai gaur hasita, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Obrek koloreagazko eta argiagazko dauen lilurea eta elementu horreek naturako arlo desbardintan daben eragina azaleratzen dabe.

Hobeki Digitala, KZ Lankidetza eta KZ Wifi programen diru-laguntzinoak eskatzeko epeak luzatu ditue

Bizkaie! 2008-01-07 10:54

Spri soziedadeak hasi barri dan 2008 urtearen amaierara arte luzatu ditu Hobeki Digitala, KZ Lankidetza eta KZ Wifi programen epeak, Spriko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Jaurlaritzeak 'Euskerea Munduan' egitasmoaren datu barriak eta aurreikuspenak aurkeztuko ditu

Bizkaie! 2008-01-04 15:31   Euskaldunak munduan

Aurkezpena Donostian izango da astelehenean, urtarrilak 7. Bertan, argentinar eta uruguaitar irakaslegai-talde bat izango da. Izan be, astelehenetik aurrera Euskal Herrian izango dira hilabete bi barnetegi batean.

Eñaut Elorrieta: 'itxaropenari abesten deutsagu'

Bizkaie! 2008-01-04 13:52   Barriketan

Ken Zazpi taldeko abeslaria

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Berrizko toponimia jasoteko beka-deialdia zabalduko dabe

Bizkaie! 2008-01-04 11:32   Euskerea berbagai

Lana egiteko, 20.000 euro emongo ditu bekeak eta 14 hilabeteko epea izango da amaitzeko. Bertako hainbat leku, baserri, iturri, mendi izen eta abar desagertu aurretik jaso eta aztertzea da helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Elliot Murphyk Leioan, Bilbon eta Galdakaon joko dau urtarrilean

Bizkaie! 2008-01-04 10:24   Musikea

1973. urtetik hona, Murphyk 29 disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun ezin hobea emon deutsee guztiei. Lehenengo ‘Aquashow’ diskotik 2007an argitaraturiko ‘Coming Home Again’ lanera heldu arte, Elliott Murphyk estilo jatorrari eutsi deutso.

REM taldeak apirilean argitaratuko dau disko barria

Bizkaie! 2008-01-04 10:02   Musikea

Taldeak 'Accelerate' izeneko lana Ameriketako Estadu Batuetan baino egun bat lehenago kaleratuko dau Europan. Diskoa Vancouver-en eta Dublinen grabau da, Jacknife Lee produktoreagaz.

Lekeitioko Udalak eta Bilboko Eleiz Artearen Eleizbarrutiko Museoak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2008-01-03 16:55   kulturbiz

Akordioaren helburua Bizkaiko Erlijino Ondarearen Hedapen Planaren barruan Lekeitioko herrian dagozan erlijino izaerako ondareak ezagutzera emotea da.

Alhondiga Bilbaok zenbait ikastaro antolatu ditu literaturearen korronte barrietan sakontzeko

Bizkaie! 2008-01-03 14:54   jardunaldiak

Ikastaro honeetan parte hartu gura dabenek, Alhondiga Bilbaoren web-orrian (www.alhondigabilbao.com) topauko daben inskripzino-orria betez emon ahal izango dabe izena. Lehenengo ikastaroan izena emoteko epea urtarrilaren 11n amaituko da.

EGOk Bilboko Euskalduna Jauregian amaituko dau neguko kontzertuen birea

Bizkaie! 2008-01-03 14:08   Musikea

Eibarren abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean egiten ari dan EGOren 22. lan-topaketen barruan dago neguko birea. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dau egitasmoa, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzakaz alkarlanean.

Urte barriagaz bat, prezioak eta langabezia gora

Bizkaie! 2008-01-03 12:11

Zenbait elikagai, elektrizidadea, gasa eta garraioak karuago dagoz kontsumitzaileontzako. Renfek % 4 karutu ditu tarifak, Eusko Trenek % 3’76 eta Metro Bilbaok % 3. Errepidean, 10 zentimo karutu da Bilbo eta Gasteiz arteko autopistea (4’15 eurotik 4’25era).

Rafael Aburto arkitekto bizkaitarraren erakusketea Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2008-01-03 11:30   Kulturea

‘Rafael Aburto. Arkitekto bizkaitarra’ izenburuko erakusketea urtarrilaren 9tik zezeilaren 29ra arte egongo da ikusgai Bilbon, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzearen egoitzan eta Iñaki Bergera arkitekto gasteiztarra izango da komisarioa.

‘Noise On Tour Pops 2008’ Bilbon zezeilaren 22an eta 23an

Bizkaie! 2008-01-03 10:57   Musikea

American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeek parte hartuko dabe kontzertu promotoraren hirugarren urtemugea ospatzeko antolaturiko pop kutsuko jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Asian Dub Foundation taldeak zabalduko dau Actual 2008 jaialdia

Bizkaie! 2008-01-02 13:21   Musikea

Gaur hasi eta urtarrilaren 6ra arte Logroño izango da musikearen erdigune eta XVIII Actual Jaialdiari hasierea emoteko Asian Dub Foundation taldearen kontzertua izango da gaur, urtarrilak 2.