'Dragon Hunters' pelikuleak irabazi dau Animabasauriko sari nagusia

Bizkaie! 2008-04-28 15:26   Barriak

Film luze onenen atalean, hamar pelikula aurkeztu ditue aurten, eta epaimahaiaren ustez, Guillaume Ivernelek eta Arthur Qwakek zuzendutako Frantziako, Alemaniako eta Luxenburgoko koprodukzinoa izan da onena.

'Dragon Hunters' pelikula europarrak irabazi dau Animabasauri 4.0- Animabasque Nazinoarteko Animazino Zinemaldiaren film luze onenaren saria. Film luze onenen atalean, hamar pelikula aurkeztu ditue aurten, eta epaimahaiaren ustez, Guillaume Ivernelek eta Arthur Qwakek zuzendutako Frantziako, Alemaniako eta Luxenburgoko koprodukzinoa izan da onena.

Epaimahaiaren Sari Berezia Jan Balej zuzendariaren ‘One night in a city’ filmak eskuratu dau. Umore baltzezko lan txekiar honek ez dauka alkarrizketarik, eta gizakien bakardadeari buruzkoa da.

Film labur onenaren Saria, barriz, ‘Le jour de gloire’ frantziarrarentzat izan da. M. Bruno Colleten filmak gerran sartzen ditu ikusleak, ezelako alkarrizketarik barik.

Bestetik, DVDan kaleratutako lanen atalean, Kunio Kato japoniarrak irabazi dau saria, ‘La maison en petit cubes’ pelikuleagaz.

Danetara, 30 herrialdetako 400 lan baino gehiago izan dira aurten ikusgai, herrialde konbidatua Hego Korea izan dan edizinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu