Erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2008-04-28 11:50

'Baketik' Arantzazuko Bake Zentroak erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena zabalduko dau nazinoartean. 'Kultura arteko eta erlijino arteko alkarguneak. Proposamen bat eta 80 erregu eta testu bakearen alde' ekimena gaur aurkeztuko da Bilbon.

'Baketik' Arantzazuko Bake Zentroak erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena zabalduko dau nazinoartean. 'Kultura arteko eta erlijino arteko elkarguneak. Proposamen bat eta 80 erregu eta testu bakearen alde' ekimena gaur aurkeztuko da Bilbon.

Sei hizkuntzatan argitaratu da proposamena (euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz, katalanez, italieraz eta frantsesez) eta helburu bikotxa dau: bakerako hezkuntzan erabilgarria izatea eta bake kulturearen globalizazinorako eta zibilizazinoen arteko alkarrizketarako balio izatea, 'Asisetik Arantzazura' izenburua daroan proposamen zehatzaren bidez.

Aurkezpen ekitaldian, material berezia emongo jake Pax Romana-ri eta Barandiaran Kristau Alkarteari, 2005ean Bilbon egin zan erlijino eta kulturen arteko Nazinoarteko Biltzarraren antolatzaileei, bertan parte hartu ebenen artean zabaltzeko.

Gaurko aurkezpenean, Baketik zentroko zuzendari Jonan Fernandez; Barandiaran Kristau Alkarteko presidente Kepa Rekakoetxea; Pax Romana-ko Europako kontseilari Luis Mª Goikoetxea; eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari Jon Landa izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu