Aurtengo sagardao-denporaldia zabalik dago
2008-01-16 14:23Astigarragak gaur, urtarrilak 16, emon deutso hasierea denporaldiari. Oraingoan, Errenteriako Mugaritz Jatetxeko Andoni Aduriz sukaldaria izan da konbidau nagusia. Ekitaldia Petritegi sagardotegian izan da.
Euskerearen Etxeak 3.771 bisitari jaso zituan igaz
2008-01-15 17:24 Euskerea berbagaiEuskararen Etxeak 2007an jasotako 3.771 bisitariei webgunearen bidez (www.euskarenetxea.net) egin diran 152.902 bisita birtualak gehitu behar jakez.
Margolanak eta argazkiak ikusgai Bilboko Udaltegietan
2008-01-15 14:46 KultureaBagilera bitartean, lau margolan-erakusketa eta argazki-erakusketa bat jarriko ditue ikusgai Deustuko, Abandoko, Begoñako, Zorrotzako, San Inazioko, San Frantziskoko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan, 'Expodistrito' ekimenaren barruan.
Ana Belenek ‘Anatomía’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon
2008-01-15 13:53 MusikeaSei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.
Arturo Perez-Revertek bere azkeneko nobelea aurkeztu dau Bilbon
2008-01-15 13:41 KultureaLiburuan 1808ko maiatzaren 2an jazotakoa eta egun horrek 200 urtez izan dituan 'manipulazinoak' azaltzen ditu. Lana Un día de Colera izenburupean argitaratu dau.
Jostailu erabiliak batzeko kanpainea martxan
2008-01-14 14:59Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak, sailak berak kudeatzen dauen Garbiker enpresearen bidez, jostailu erabiliak batzeko kanpainea jarri dau abian. Hondakinen bilketa selektiboaren esparrukoa dan ekimen barri hau Koopera gizarte sareko Rezikleta-gaz lankidetzan egingo da da.
Euskaltzaindiak, oraingoan bai, Leizarragaren 'Testamendu Berria' erosi dau
2008-01-14 13:31 Euskerea berbagaiIgazko zemendiaren azkenetan, Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamendu Berria erosi ebala zabaldu zan hainbat komunikabidetan, baina erakundeak barria ezeztau eban. Oraingoan, modu ofizialean zabaldu dabe erosketearen ganeko informazinoa.
Alberto Barandiaran, III. Tene Mujika bekearen irabazle
2008-01-11 15:22 sariak-autortzakBost atal izango ditu proiektuak, egilearen kazetari-lanean markau daben beste horrenbeste erreportaje edo kronikatan esan barik itxitako gauzen arrastoari jarraituz, ustez itxita egoan atea zabaltzeko obsesinoaren adierazgarri.
Euskaltzaindiak Kulturako foru diputadu barria hartu dau
2008-01-11 14:52M. Josune Ariztondo Euskaltzaindiako arduradunakaz batu da gaur, barikua, Kulturako foru dipudaduak martitzenean izentau ebanetik egin dauen lehenengo bisita ofizialean. Batzarrean, proiektu barriak izan ditue aztergai, Aita Luis Villasanteren dokumentu-funtsaren digitalizazinoa berbarako.
Edmund Hillary, Everesteko tontorra zapaldu eban lehenengo laguna hil da
2008-01-11 10:47Edmund Hillary, Everesteko tontorrera Tenzing Norgay sherpeagaz batera heldu zan 1953ko maiatzaren 29an.
‘Ikusi eta Ikasi’ umeentzako euskerazko ekitaldien laugarren edizinoa urtarrilaren 15ean hasiko da
2008-01-11 09:53 Euskerea berbagai'Ikusi eta Ikasi’e aisia, kultura eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzea helburu dauena. Eskaintza gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira.
Zinegoak jaialdian 91 film pantailaratuko ditue
2008-01-10 18:46 BarriakZinearen bidez gay, lesbiana eta transexualen egoerea normalizetea helburu dauen V. Zinegoak Jaialdia urtarrilaren 21etik 27ra izango da Bilbon baina beste 12 udalerritan be filmak eskainiko ditue zezeilaren 10era arte, Basauri, Berango, Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Hernani, Leioa, Sestao, Sopela eta Zornotzan, hain zuzen be.
Manolo Kabezaboloren AEBtako bireari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean
2008-01-10 11:31 MusikeaEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak amaituko dira gaur, hilak 10, ‘The Last Tres Tour’ dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo emonaldi ofizialagaz (11:00etatik aurrera). Filmak Manolo Kabezabolok 2004an AEBtan egin eban birea jasoten dau.
Hamaika Bertute. Lehen urteurrena
2008-01-10 10:56 BertsolaritzeaHamaika Bertute proiektuak urtebete bete dau honezkero: 50 bertsolari plazarik plaza eta 170 saiotik gora izan dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Urteurrena ospatzeko goizeko 11:00etan hasiko dan egun osoko jaia antolatu dabe urtarrilaren 12rako, Durangon.
Emilio Sagik hartu dau Arriaga antzokiko zuzendaritza artistikoaren ardurea
2008-01-09 17:18Bilboko Arriaga antzokiak zuzendaritza artistiko barriagaz ekin deutso 2008. urteari. Emilio Sagi da antzokiko zuzendari artistiko barria; zuzendari artistiko albokoa, barriz, Daniel Bianco kontratau dau Arriagak. Urtarrilean hartu dabe biek karguen jaubetzea, lau urterako. Biek esperientzia profesional handia dabe arte eszenikoen arloan, antzoki bilbotarreko arduradunek adierazo dabenez.
Zinebiklubek urtarriletik martira Bilboko 49. Nazinoarteko Jaialdian aurkeztutako film onenak eskainiko ditu
2008-01-09 14:35 BarriakHiruhilekoan zehar ikusi al izango diran 80 film labur baino gehiagoren artean, Laida Lertxundiren ‘Footnotes to a house of love’, Euskal Zinema ataleko sari nagusia barau eta Tito Molina ekuatoriarrak zuzendutako ‘El niño y el mar’ espainiar eta ekuatoriar koprodukzinoa dira, Espiniar zinema ataleko sari nagusia.
Inoren Ero Ni eta Victim Chaos japoniarrak zuzenean
2008-01-09 13:43 MusikeaJaponiarrak Euskal Herrian izango dira euren lan barria Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean grabetako Andoaingo Garate Studios-etan eta bidebatez, Inoren Ero Ni taldearen babesari eta lanari esker, kontzertuak emongo ditue batzuetan Inoren Ero Ni taldeagaz eta besteetan beste talde batzuekaz.
Ken Follet idazlea Gasteizen dago 'World without end' nobela barria aurkezteko
2008-01-09 13:12 Kulturea'The pillars of the earth' liburua gustau jaken irakurleak pozik dagoz. Ken Follet idazle britainiarrak 'World without end', 'The pillars of the earth' ospetsuaren jarraipenaren gaztelaniazko bersinoa aurkeztuko dau gaur Gasteizen. Santa Maria katedrala aukeratu dau horretarako, nobela barria idazteko inspirazino iturria izan baita.
Andoni Ortuzarrek EiTBko zuzendari nagusi kargua itxiko dau hilaren 11n
2008-01-09 11:48Ortuzarrek EiTBren egungo Zuzendaritzearen esku itxi ditu bere zereginak, taldearen funtzionamendua bermatzeko Legebiltzarrak gehiengo osoz zuzendari nagusi barria aukeratu arte.
Gernikako Bakearen Museoaren bisitari kopuruak nabarmen egin eban gora igaz
2008-01-09 11:13Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketea eta erbestea, bakearen kultura eta giza eskubideen gaiak lantzen dituan Gernikako Bakearen Museoak 35.111 bisitari izan zituan igaz, 2006an baino % 37 gehiago, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...