Bilboko Artelan Berreginen Museoak 'Faktoria Michelangelo' erakusketea eskainiko dau 2011ko urtarrilera arte

Bizkaie! 2010-06-15 15:34   Kulturea
Bagilaren 17an inaugurauko dabe

Bilboko Artelan Berreginen Museoak 2011ko urtarrilera arte izango dau ikusgai Michelangelo Buonarrotiri buruzko 'Faktoria Michelangelo' aldi baterako erakusketea. Ganera, aurkezpena dala eta, Bilboko Metroaren Zazpi Kaleetako geltokian 'Verrocchioren David' lana egongo da ikusgai egun osoan.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak 'Faktoria Michelangelo' aldi baterako erakusketa barria aurkeztu eta inauguratuko dau eguen honetan. Erakusketea 2011ko urtarrilera arte egongo da ikusgai, museo bilbotarreko arduradunek gaur jakinarazo dabenez.

Erakusketearen aurkezpena Bilboko Metroaren Zazpi Kaleetako geltokiaren Unamunoko sarreran izango da, 11:30ean, eta han izango dira Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, Asier Madarieta Artelan Berreginen Museoko zuzendaria, Olatz Candina Bilboko metroko prentsa arduraduna eta Itziar Martija erakusketearen komisarioa.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak 2011ko urtarrilera arte izango dau ikusgai Michelangelo Buonarrotiri buruzko 'Faktoria Michelangelo' aldi baterako erakusketea. Ganera, aurkezpena dala eta, Bilboko Metroaren Zazpi Kaleetako geltokian 'Verrocchioren David' lana egongo da ikusgai egun osoan. Lan hori, Errenazimenduko Florentziako eskulturagile handienetakoak egin eta, ondoren, Michelangelok erreferentzia legez erabili eban. Lan horregaz, bilbotarrek museoan ikusgai egongo danaren barri jasoko dabe.

Eguenean bertan, arratsaldeko 19:00etan, erakusketearen inaugurazio ofiziala egingo da museoan, eta bertan Bizkaiko gizarteko zenbait pertsona ospetsuk eta eragilek parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu