Bai Euskarari Ziurtagiria enpresa, merkataritza eta alkarteetan bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe Gernika-Lumon

Bizkaie! 2010-06-15 17:54   Euskerea berbagai

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2010eko hitzarmena sinatu dabe, Bai Euskarari Ziurtagiria herriko enpresetan, merkataritzan eta alkarteetan bultzatzeko asmoagaz eta horrek ekarriko dauen gastua onartuz.

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2010eko hitzarmena sinatu dabe, Bai Euskarari Ziurtagiria herriko enpresetan, merkataritzan eta alkarteetan bultzatzeko asmoagaz eta horrek ekarriko dauen gastua onartuz.

Dirutan, 800 euro bideratuko jakoz Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteari aholkularitza eta jarraipen lanagaitik. Ganerako 2.900 euroak, zirutagiriaren sustapen kanpainarako eta ziurtagiri hori lehenenengo aldiz lortzen daben entidadeek pagau beharrekoaren % 30 pagetako izango dira. Danetara, beraz, 3.700 euroko gastua izango da.

Helburua, enpresetan euskerea normaltasunez erabili ahal izatea eta enpresei hori lortzeko behar daben laguntzinoa emotea, hau da, enpresari, dendari, alkarte, sindikatu eta abarrek lantokietan euskerearen aldeko proiektuak ezartzeko bidean lagundu eta baliabideak bideratuko ditue, betibe, lantoki bakotxaren tipologiaren eta beharren araberako proiektua diseinau ostean.

2009-2012 eperako Euskerea Bizibarritzeko Plan Estrategikoa onartu eban igaz Gernika-Lumoko Udalak, eta horren barruan kokatu dabe hitzarmena eta ekintza plana. Alkarlanean ibiliko dira, orain arte legez, Udaleko Euskara Saila, Artez Euskara Zerbitzua eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkartea. Lankidetza horretatik, besteak beste, arduradunei euskereak dituan abantailak erakutsiko jakez, banan banako mikroplangintzak landuko dira eta kontsumitzailearen hizkuntza-eskubideen inguruan sentsibilizauko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu