Getxo Sea Week, itsasoaren sekretuak deskubriduteko 7 egun
2010-06-15 11:01Getxoko Udalak antolatutako Getxo Sea Week itsas asteak 25 jarduera baino gehiago izango dituan egitarau zabala eskainiko dau datorren astean, bagilaren 21tik 27ra.
Getxoko Udalak antolatutako Getxo Sea Week itsas asteak 25 jarduera baino gehiago izango dituan egitarau zabala eskainiko dau datorren astean, bagilaren 21tik 27ra, Imanol Landa Getxoko alkateak eta Aitor Soloeta Udal getxotarreko Turismo eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak ekimenaren aurkezpenean adierazo dabenez.
Bizkaiko Zubiaren ondoan kokaturiko Olagarro puzgarri erraldoiak eta Getxoko sarreratan ipinitako hainbat banderatxok iragarten dabe honezkero datorren astean egingo dan ekimen turistikoa. Imanol Landa alkateak esan dauenez, 'gure kostaldea eta itsas ingurua eta gure udalerriaren ondare arkitektonikoa gordeten eta goraipatzen dituen jarduera batzuen bitartez, batez be familiei zuzendutakoak, udalerriaren sustapen ekonomikoa bultzatzea lortu nahi da'.
Bestalde, Aitor Soloetak jarduera guztiak itsasertzaren 3,5 kilometroko luzeran egingo dirala azaldu dau, lau agertoki nagusitan: Bizkaia Zubia, Txurruka moilaren monumentuko pasealekua, Kirol Portua eta Portu Zaharra.
'Besteak beste, Kraken munduko txibiarik handienaren erakusketea, zirgarien antzezlana, bisita turistikoak eta antzeztutako bisitak, garaiko azokea, antxinako argazkien erakusketea, garaiko Dantza Aretoa, ibilbideak tren turistikoan, Etxe Handien paseo gidatua, urpeko astearen ospakizuna, estaduko itsas akuariozaleen topaketea, eta hainbat kirol jarduera izango dira', adierazo dau.
Era berean, zinegotziak gogoratu dau Getxo Sea Week ekimena sendo lantzen dabilzala Merkataritza Mahaian, udalerrian aurten sortutako alkargune publiko-pribatuan, hain zuzen. 'Establezimendu komertzialak eta ostalaritzakoak jarduerea bultzatuko dabe euren lokaletan jarritako bereizleakaz, eta jarduerak egingo diran agertokietatik hurrago dagozanek Getxoko planoak banatuko ditue', gaineratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!