'Berbaditza Txapelketea' antolatu dau bagilaren 17rako Bilboko AEK-k
2010-06-11 12:25 Euskerea berbagaiBilborock aretoan egingo dan lehiaketearen helburuetako bat euskerearen praktika euskaltegietatik ataratea da, eta ikasgune desbardinetan dabizan ikasleak alkar ezagutzea. Bestalde, euskal fonetika eta ortografia lantzeko aukera parebakoa izango dabe ikasleek.
Ipar Euskal Herrian Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k antolatzen daben Hitzaditza lehiaketea eredutzat hartuta, Berbaditza Txapelketa antolatu dau Bilboko AEK-k bagilaren 17rako, ikasturtea amaitzeko egingo dan Ikasleen Jaian bertan.
Bilborock aretoan egingo dan lehiaketearen helburuetako bat euskerearen praktikea euskaltegietatik ataratea da, eta ikasgune desbardinetan dabilzan ikasleak alkar ezagutzea. Bestalde, euskal fonetika eta ortografia lantzeko aukera parebakoa izango dabe ikasleek.
Antolatzaileek adierazo dabenez, lehiaketea hiru mailatan banatuko da. Behe mailako ikasleentzat Lutxo Egia idazle bilbotarrak bere testu bat irakurriko dau; erdiko mailakoentzat, gipuzkoarra izan arren Bilbon bizi dan Uxue Alberdi idazleak gauza bera egingo dau bere testu bategaz; azkenik, goi mailakoek Kirmen Uriberen testu bat izango dabe entzungai eta idazgai, idazlearen beraren ahotik.
Goizeko 10:30ean hasiko da diktaketa-saioa, eta ondoren bertara hurreratutako ikasleek Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren 'Larru haizetara' antzezlana ikusiko dabe, aurkeztutako lanak zuzentzaileek zuzentzen dituen bitartean.
Eguerdian bertan izango dabe ikasleek emoitzen barri, baina sari-banaketea (lehiaketan irakurle moduan parte hartuko daben idazleen liburu sortak izango dira sariak) iluntzean izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!