Eztegua 2010 Durangon
2010-06-14 18:09Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira.
Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira. Eguerdiko 13:15ean, Santanako Plazan arreoa erakutsi eta kontratua irakurriko da. Bazkaria, barriz, Tabiran egingo da 14:30etatik aurrera. Ordu bi geroago, Erromeria izango da Tabiran.
Protagonista Nagusiak: Ezkongaiak. Margarita eta Mikolas. Euren papera egiten Oihana Basabe eta Xabier Etxeita Kriskitineko harrobiko jantzari eta musikariak. Bitxikeria legez, Margarita eta Mikolas Oihanaren birraittitte-amak izan ziran. 100 urtetik gora da ezkondu zirala eta euren akorduz eta ohoretan aukeratu dira protagonisten izenak. Gainera, irakurriko dan kontratua be ezkontza haretan erabili zan kontratu bera izango da.
Protagonista nagusiez gan, euren guraso papera egingo dabenek be ohorezko lekua izango dabe. Aurten: Amaia Gorrotxategi, Emilio Garcia, Miren Zamakona eta Juanjo Llona izango dira.
Garrantzitsua Pedro Andreu notarioa be, beronek irakurriko dauelako kontratua Santanako plazan.
Ameriketatik datozen Karmelo eta Goiuria Alberdi izeko-osabak be tertzioz helduko diralakoan gagoz.
Aitatutakoez gan, komitiban; Kriskitin, Txiri-Txiri eta Jaizale txistulari taldearen partaidetzea izango da, baita parte hartzera animetan diran herritar guztiena.
Ezin ahaztu arreoa eroateko idi pare ederra, gurdia eta gurdi-gidaria be bertan izango dirala.
Durangoko Kriskitin jantza taldeak 4. aldiz antolatzen dau, aurten, antxinako erako eztegua. 'Bost urterik behin antolatzen dogun jaialdi honetan ateak eta bihotzak zabalik doguz herritar guztiak konbidetako. Kalejiran edo bazkarian parte hartzeko asmorik ez dabenek be, badabe erromeriara hurreratzeko aukerea. Gogoratu erromeria alaitzeko Luhartz musika taldea izango dogula, beti bezain alai eta umoretsu'.
'Ezkontza eta eztegu berbea dala-eta Lizundiaren azalpena eta aholkua jarraitzen dogu lehen ekitalditik hona'. Haren esanetan:
'Euskal tradizinoan, bi gauza desbardin ziran ezkontza eta eztegua edo ezteiak. Izan be, ezkontzea eleizan edo udaletxean amaitzen da eta hortik aurrerakoak ezteguak edo ezteiak dira. Ezkongaiak dira, jakina, ezkondu behar dabenak baina eztegua da ezkontzaren poza senide eta adiskideen artean azaltzeko egiten diren otordu eta gainerako ospakizunak'.
Eztegua 2010 jaialdiaren laguntzaileak:
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Durangoko Udala, Artesanías Unzueta, Luhartz musika taldea, Jaizale Txistulari Taldea eta Txiri-Txiri musika taldea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!