Badator II. Ikasart, Unibersidadeko Arte Erakusketea

Bizkaie! 2010-06-14 12:28   Kulturea

UPV/EHUk eta Enkarturrek antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako topaketeak Estaduko eta atzerriko Arte Ederren hogei fakultadetan egiten dan artea batuko dau bagilaren 17tik 20ra bitartean.

UPV/EHUk eta Enkarturrek antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako topaketeak Estaduko eta atzerriko Arte Ederren hogei fakultadetan egiten dan artea batuko dau bagilaren 17tik 20ra bitartean.

Ikas Art topaketearen bigarren edizinoak Estaduko Arte Ederretako 15 fakultadeak alkartuko ditu, baita, Frantzia, Italia, Alemania, Portugal eta Estadu Batuetako beste bost be, danetara, 450 ikasletik gora alkartuz. Jardunaldiotan, zentro horreetako ikasleek 15.000 metro koadro izango ditue BECen, egin dituen lanak erakusteko (kasu batzuetan, lehenengo aldiz), eta lan horreen zehaztasun guztiak zuzenean azaltzeko.

Ikerketak, barrikuntzak eta sormenak osotzen dabe Ikasart topaketearen proposamena eta helburua da unibersidadeko artisten belaunaldi barrietan nabarmentzen diran artista gazteak sustatzea. Gazte horreek, jarduera osogarrien bidez (mahai-inguruak, berbaldiak edo parte hartzeko tailerrak), topaketara doazen pertsonen parte-hartzea bilatzen dabe.

BECeko erakusketa aretoa 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta sarrereak 3 euro balio dau.

Ikas Art 2008an hasi zan, Arenatzarte/Gueñeseko Eskulturen Parkearen inguruan, eta, hasieratik, Balmasedara zabaldu zan, Estaduko eta nazinoarteko Arte Ederretako fakultadeetako etorkizun oparoko gazteak eta artistak sustatzeko eta unibersidade horreetan irakasten eta egiten dan artearen ikuspegia ezagutzera emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu