David Bravok irabazi dau Bilboko Injinerutza Goi Eskola teknikoko karrera amaierako proiektu onenaren Indarsun Saria
2010-06-15 12:36David Bravo, Injinerutza Industrialean espezializautako lizentziatuak sinatutako lan honek, tamainu ertain—handia daben hiru ibilgailu desbardin diseineteaz gan, edozein motako ibilgailuetan ikerketa aerodinamikoa egiteko metodologia garatu dau.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Karrera Amaierako Proiekturik Onenaren Indarsun Saria, aerodinamika hobetuz motorrezko ibilgailuetan eraginkortasun energetikoa areagotzea bilatzen dauen lan batek jaso dau. David Bravo, Injinerutza Industrialean espezializautako lizentziatuak sinatutako lan honek, tamainu ertain–handia daben hiru ibilgailu desbardin diseineteaz gan, edozein motako ibilgailuetan ikerketa aerodinamikoa egiteko metodologia garatu dau.
Hiru autoen diseinuak, kiroletako Coupé 2+2, 5 lekutako Fastback hiru gorputzekoa eta bolumenetako Sedán bat dira. Alde batetik diseinu honeek, pasa den mendeko 50. hamarkadako ibilgailu dotoreak ekarten ditue gogora baina gaur eguneko gama ertain/altuko automozinoko estetikeagaz bat egiten dabe. Izan be, proiektuaren bokazinoa denporaz kanpoko diseinu bat egitea zan.
Hiru modeloetan aerodinamikea hobetzea bilatzeaz gan, David Bravoren lanak, motorrez dabilen edozein ibilgailuren portaerea ikertzeko balio dauen proiektua be garatu dau. Proiektu irabazlea, zenbakietan oinarritutako ikerketa bat da, ordenagailuz diseinautako programeari eta simulazinozko beste programa bati esker.
Indarsun taldeak urtero saritzen dau karrera amaierako proiektu onenaren lanen bat, energia barriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren arloan, etorkizun iraunkor bati begira. Kasu honetan, ibilgailuen aerodinamikeak berebiziko garrantzia hartu dau bai erregaiaren kontsumoa murrizteko baita ohiko autoen isurketa kutsakorrak murrizteko be. Era berean, etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren autonomia areagotzeko be, egun nahiko mugatua dalako.
Indarsun Saria
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Karrera Amaierako Proiekturik Onenarentzako Indarsun Saria, 1.200 euroko sari ekonomikoa dauena, irakaskuntza-erakundearen eta Indarsun Taldearen arteko lankidetza-hitzarmenaren emoitzea da. Indarsun Taldea Europako enpresa aitzindarietakoa da eguzki-energia fotovoltaikoaren arloan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!