'Euskara 21', euskerearen ganean gogoetea egiteko batzordea
2008-04-30 11:15 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatutako Euskerearen Aholku Batzordeak aro berri bati ekin deutso eta hizkuntz politikearen ganeko askoren arteko eztabaida eta hausnarketea jarri dau abian Donostian aurkezturiko 'Euskara 21' ekimenaren bitartez.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatutako Euskerearen Aholku Batzordeak aro berri bati ekin deutso eta hizkuntz politikearen ganeko askoren arteko eztabaida eta hausnarketea jarri dau abian Donostian aurkezturiko 'Euskara 21' ekimenaren bitartez.
Ekimena batzorte baten bidez bideratuko da. Bertan, orain arte hizkuntz politikearen alorrean egindako bidea aztertu zein ondorengo urteetan emon beharreko pausoak zehaztu gura dira, baita euskerearen normalkuntzearen inguruan adostasun politiko eta sozial barri bat lortzeko ahaleginak indartu be. Euskerearen ganean gogoetea egiteko eskatzen jake batzorde-ataleko kideei.
Gogoetea ahalik eta zabalena izatea da helburu nagusia, bai parte-hartzaileei zein jorratzen diran arloei jagokenez. Patxi Batzarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea buru dala, erakunde publiko, hezkuntza, kultura, komunikabide, enpresa, alderdi politiko, sindikatu, euskalgintza, gizarte alkarte eta ekonomia arloko 40 lagunek osotzen dabe batzordea; eta funtzionamentua errazteko eta arintzeko helburuagaz, zazpi lagunez osotutako batzorde iraunkorra sortu dabe.
'Partaidetzarako tresna da, danon ekarpenakaz XXI. mende hasierako hizkuntz politikearen oinarriak finkatzeko aukerea emongo dauena, erronka barriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika barriak eskatzen ditue-eta', aurkezpenean adierazo daben legez.
Ekimen honetan parte hartzeko 'Euskara 21' webgunea jarri da martxan. Euskal gizartea anitza da hizkuntzei jagokenez be eta, horregaitik, euskerearen munduak ez ezik, erdal munduak be lekua izango dau ekimen honetan', zehaztu dau Baztarrikak.
Oinarrizko txostena
Ekimenaren abiapuntua Oinarrizko Txostena deiturikoa da. Txosten horren arabera, Euskerearen Legea mamitu eben erispide eta printzipioak 'baliagarri' dira oraindino be, 'gizarte demokratiko eta gero eta anitzagoa dan honetan, euskerea indartzeko, bizibarritzeko eta geroratzeko helburua leuken hizkuntza-politika bat gauzatzeko: euskereagazko atxikimentua, hizkuntza propioa, euskerearen ofizialtasuna, herritarren eskubideak eta gizarte elebidun edo eleaniztun baten proiektua edota amesetea'.
Printzipio horreek finkatzen dabe hizkuntza-politikearen esparrua; 'ez, barriz, hizkuntza-politika jakin bat zehazten: hizkuntza-politika desbardinak egin daitekez esparru horren barruan, baita neurri desbardinak hartu politika bakotxaren barruan be, baina printzipiok bistatik galdu barik'.
Txosten hori euskal kulturako eta gizarteko adituek egin dabe. Euskerearen egoeraren ganeko gogoeta sakona eskaintzen dau, ekimenari oinarri sendo bat eskaintzearren. Txosten honen egileak dira: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, batzorde-ataleko lehendakari legez; Erramun Osa, Hizkuntza Politikarako Sailburuodetzako Koordinazinorako zuzendaria; Aurelia Arkotxa, irakasle, idazle eta euskaltzain osoa; Lore Erriondo, irakasle eta pedagogoa; Alberto Lopez Basaguren, Konstituzino Zuzenbideko katedraduna; Eneko Oregi, itzultzailea eta IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko zerbitzuburua; eta Pello Salaburu, Euskal Filologiako katedraduna eta euskaltzain osoa.
'Euskadi 21' ekimenaren webgunean (www.euskadi.net/euskara21), besteak beste, oinarrizko txostena kontsultau, blog-aren bitartez gogoetan parte hartu eta gogoetearen inguruko barriak jarraitu ahal izango da. Webgune horren bitartez, euskerearen inguruan eretxia adierazo dabenakaz lotura zuzena bermatzen da, 'besteen iruzkinak irakurriz eta zeureak gune honetara ekarriz'.
Horrezaz ganera, inkestak erantzun eta emoitzak kontsultau, euskerearen inguruko albisteetarako estekak eta mediateka eskura izango dira, baita aldian-aldian argitaratuko dan 'Euskara 21" ekimenaren buletina e-postaz jasoteko aukerea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!