Instalazinoek hartuko dabe protagonismoa Guggenheimen
2008-04-28 18:02 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak 'Instalazinoak: Guggenheim Bildumen aukeraketak' izenburuko erakusketea aurkeztuko dau bihar. Erakusketan, egungo artearen lau nazinoarteko artista adierazgarriren lana egongo da ikusgai: Rirkrit Tiravanija, Matthew Ritchie, Javier Pérez eta David Altmejd-ena.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Instalazinoak: Guggenheim Bildumen aukeraketak' izenburuko erakusketea aurkeztuko dau bihar. Erakusketan, egungo artearen lau nazinoarteko artista adierazgarriren lana egongo da ikusgai: Rirkrit Tiravanija, Matthew Ritchie, Javier Pérez eta David Altmejd-ena.
Guggenheim bildumen fondoetako erakusketa barri honek artista barrienek instalazinoa adierazpide legez erabili daben modu desbardinak aditzera emoten ditu, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Aurkezpen prentsaurrekoan Nat Trotman erakusketearen komisarioa eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusia izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!