Eskola arteko Jantzari Eguna Gernikan
2008-04-25 14:22 KultureaEskola arteko Jantzari Eguna ospatuko da domekan, apirilak 27, Gernikako Urbieta kiroldegiko futbol zelaian. Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1.210 umek parte hartuko dabe.
Eskola arteko Jantzari Eguna ospatuko da domekan, apirilak 27, Gernikako Urbieta kiroldegiko futbol zelaian. Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1.210 umek parte hartuko dabe orain dala hamarkada bi ingurutik hona antolatzen dan ekitaldian
Gernikako bost ikastetxeek antolatu eta Udaleko Hezkuntza eta Euskara sailek koordinau eta babestutako jaialdia 12:00etan hasiko da, igaz baino ordu erdi lehenago. Kalejirea Pasealekuan hasiko da Urbieta kiroldegirantz; bertan, 12:30ean hasiko da jantza-ikuskizuna.
Ume gernikarrek Euskal Herriko lurralde desbardinetako jantzak eskainiko ditue, besteak beste, jantzari jantzea, makil I, makil II, txulalai, zapatain jantzea, San Petrike, Gipuzkoako maikil txiki, eusko jantzea, arku-jantzea, zinta-jantzea, fandangoa, arin-arina eta Benafarroako martxea. Saioa 14:00ak inguruan amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!