Ahozko historia-tailerrak ikasle gazteentzat Artea Arratiako Euskal Abertzaletasunaren Museoan

Bizkaie! 2008-04-28 14:05

Asmoa 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zenbait personaren lekukotasunak entzuteko aukerea eskaintzea da. Persona horreek euren bizipenak eta Euskadiren historiako zenbait alditan sufridu eta bizi ebenari buruzko eretxiak adierazoko ditue.

Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak, Artea Arratian dituan instalazinoak ikustera joaten diran ikastetxe guztientzat abiarazotako jarduerakaz jarraituz, bihar, apirilak 29, martitzenean, eta eguaztenean, apirilak 30, Euskadiren historiari buruzko tailer bana egingo dira.

Urola Ikastolako ehun bat ikaslek parte hartuko dabe topaketa bi horreetan. Biharko taldea Azpeititik dator eta eguaztenekoa, Azkoititik. Museoko bisita erakusketa iraunkorrean egingo dan ibilbide bategaz hasiko da; gero, ‘10 talaia eta gerra bat’ erakusketa eta ‘Los hijos de Gernika’ dokumentala ikusiko ditue. Azkenik, Urola ikastolako neska-mutilek Joseba Agirre Jose Antonio Agirreren semeak eta Aranzadi Zientzia Alkarteko historialaria dan Mikel Errazkinek emongo daben ahozko tailerrean parte hartuko dabe.

Joseba Agirrek lehenengo Euskadiko Jaurlaritza haretaz eta erakunde horretako buru zan bere aitaz egingo deutse berba. Beste alde batetik, Mikel Errazkinen solasa ‘Memoria Historikoa Berreskuratzea’ izenburukoa izango da, baita Aranzadi Alkartea bera, gerra zibilean desagerrarazotako, fusilautako eta hobi komunetan ehortzitakoak topau, lurpetik atara eta identifiketako egiten ari dan ikerketa-lanez be.

Asmoa 16 eta 18 urte bitarteko gazte horreei zenbait personaren lekukotasunak entzuteko aukerea eskaintzea da; persona horreek euren bizipenak eta Euskadiren historiako zenbait alditan sufridu eta bizi ebenari buruzko eretxiak adierazoko ditue. Horren guztiaren osogarri, bideo-emonaldiak be izango dira eta gazteek protagonistei galderak egiteko modua izango dabe.

Euskal Abertzaletasunaren Museotik zenbait konbidatu igaroko dira hainbat jorratzeko, besteak beste, Gerra Zibila, kartzelako bizipenak, trantsizinoa, euskal kulturearen produkzinoa, gudarien batailoien egitekoa, ikurrinearen legeztatzea, diasporea, etab.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu