Alfredo Landa, Vianako Printzea Kultura Saria

Bizkaie! 2008-04-30 12:08   Barriak

Alfredo Landaren hautagaitzea Nafar Ateneoak aurkeztu dau, eta aurrez aurre lehiatu da Miguel de La Quadra Salcedo, Juan Huarte, Juan Jose Martiarena, Luis Bacaicoa eta Jesus Maria Muneta abadeakaz.

Alfredo Landa aktore iruindarra izentau dabe 2008ko Vianako Printzea Kultura Sariko irabazle. Azken erabagia, Nafarroako Kultura Kontseiluak hartu dau eta Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismoko sailburuak emon dau jakitera. Corpasek esan dau erabagiak babes handia izan dauela baina botazinoen inguruko zehetasunik ez emotea erabagi dau.

Alfredo Landaren hautagaitzea Nafar Ateneoak aurkeztu dau, eta aurrez aurre lehiatu da Miguel de La Quadra Salcedo, Juan Huarte, Juan Jose Martiarena, Luis Bacaicoa eta Jesus Maria Muneta abadeakaz.

Alfredo Landa 1933. urtean jaio zen Iruinean, baina 12 urtegaz Donostiara joan zan biziten, eta 25egaz, barriz, Madrilera. Halan da be, Nafarroaren izena harrotasunez zabaldu dau beti.

1990. urtean sariak banatzen hasi ziranetik, 19 izan dira sarituak, besteak beste, Orfeoi Iruindarra, Rafael Moneo arkitektoa, Julio Caro Baroja antropologoa, Pablo Antoñana idazlea, Pedro Miguel Echenique fisikaria, Maria Bayo sopranoa, Juan Jose Aquerreta margolaria etan Javier Manterola eta Pedro Iturralde abadeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu