Alex eta David Pastorrek jaso dabe zinemagile gazteen talentua saritzen dauen Fantrobia saria

Bizkaie! 2010-05-07 10:31   Barriak

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ibilbide bikaina izan leikien zinegile gazteen talentua saritzeko banatzen dauen Fantrobia saria Alex eta David Pastor zuzendari katalanei emon jake aurten.

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ibilbide bikaina izan leikien zinegile gazteen talentua saritzeko banatzen dauen Fantrobia saria Alex eta David Pastor zuzendari katalanei emon jake aurten. Bilboko Udaleko Kultur Programazino zuzendariorde Justo Ezenarrok eta Fant jaialdiko zine aukeraketa eta programazino taldeko kide Juan Jose Gorostiagak aurkeztu dabe jaialdiak genero fantastikoaren barruan gorako bidean doazen zuzendariei emoten deutsen Fantrobia saria.

Holan, aurtengo edizinoan, Alex eta David Pastor anaiak izan dira saridunak. 'Larutanatural' lanagaz Nazinoarteko Fim Labur Onenaren saria lortu eben Sundanceko jaialdi ospetsuan. Geroago, oso kritika onak lortu dituan 'Infectados' filma egin eben AEBetan.

David Pastor, anaia nagusia, Bartzelonan jaio zan 1978an. Unibersidadea amaitu ondoren, 2000n New Yorkera joan zan eta han Columbiako Unibersidadean graduondoko zine ikasketak egin zituan. Columbian bertan, 'Movie(theater)hero' film laburragaz Coca-cola Refreshing Filmmaker's saria irabazi eban, eta AEBetan 2002ko Gabonetan 20.000 zinema baino gehiagotan emon zan.

Davidek 'Entre la multitud' (2001) eta 'Orson' (2004) film laburrak be egin ditu, eta Leonardo Sbaraglia eta Natalia Verbeke aktore ospetsuek protagonizautako 'Al filo de la Ley' (2005) telesailerako gidoiak idatzi ditu.

Bestalde, Alex Bartzelonan jaio zan 1981ean. ECAC-en (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) ikasi eban eta 2004an 'Larutanatural' film laburragaz nazinoarteko 80 sari baino gehiago irabazi zituan, Goya sarietarako izentau eben eta Sundanceko Zinemaldian Nazinoarteko Film Labur Onenaren saria irabazi eban. Bere bigarren film laburra, 'Peacemaker', 2006an aurkeztu eban Almeriako Film Laburren Zinemaldiko estreinaldiaren egunean.


'Infectados'

Espainiako hainbat produktoretatik igaro ondoren, bi anaiek alkarregaz egindako 'Infectados' izeneko gidoia AEBetan filmau eben, Paramout Vantage-k produziduta (Hollywoodeko 'indie' saila). Zinearen krisia dala eta, Paramout Vantagek ateak zarratu zituan, eta Pastor anaiaren filmaren estreinaldia atzeratu egin zan.

Azkenean, 2009ko irailaren 4an heldu zan AEBetako pantailetara. Lau aste geroago Stephen King idazleak 'Entertainment Weekly' aldizkari famatuaren urriaren 9ko edizinoan 'The one that got Away' izeneko orrialde bateko artikulua argitaratu eban filma goraipatuz eta holako film on eta txikiek leku gehiago beharko leukiela esanez.

'Infectados' egin ostean, Alex eta David Pastor anaiek 'Miguelanxo Prado Trazo de tiza' komikia eta Albert SAnchez Piñolen 'La piel fría' zientzia fikzinozko eleberriaren zinemarako gidoiak idatzi ditue. Euren hurrengo proiektua Hollywooden John Searlesen 'Strange but true' liburuan oinarritutako gidoia idaztea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu