Bilboko Udal Musika Bandak Areatzako kioskotik Zabalguneko eraikinera eroango dau udabarriko kontzertuen zikloa

Bizkaie! 2010-05-07 11:05   Musikea

Euskalduna Jauregian udagoien-neguko denporaldiko kontzertu zikloak izandako arrakastearen ondoren, Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko denporaldia hasiko dau gaur, hilak 7, eta Zabalguneko eraikinean emongo ditu kontzertuak Areatzako kioskoa ordezkatuz, Bilboko erdiguneko pasealekuan egingo dituen lanakaitik.

Euskalduna Jauregian udagoien-neguko denporaldiko kontzertu zikloak izandako arrakastearen ondoren, Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko denporaldia hasiko dau gaur, hilak 7, eta Zabalguneko eraikinean emongo ditu kontzertuak Areatzako kioskoa ordezkatuz, Bilboko erdiguneko pasealekuan egingo dituen lanakaitik. Zabalguneko eraikinaren edukiera 450 pertsonakoa da, horreetariko 300, jesarrita.

Inaugurazino kontzertua gaur arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta Iñaki Urkizu zuzendariordea ibiliko da banda bilbotarraren zuzendaritza lanetan. Kontzertu ziklo honetan zehar, Iñaki Urkizu eta Rafael Sanz-Espert zuzendari titularra txandaka ibiliko dira bandaren zuzendaritzan.

Gaurko kontzertuaren egitaraua bi ataletan banatuko da. Lehenengoa, Johan Halvorsen norvegiarraren 'La marcha de entrada de los boyardos' obreagaz hasiko da eta ondoren, Emilio Cebrian espainiarraren 'Acuarelas Campesinas' eta Gilbert Vinter britainiarraren 'Vizcaya' entzun ahal izango dira.

Emonaldiaren bigarren atalean, Alberto Ginastera argentinarraren 'Estancia' malamboaren azken zatia interpretauko dau bandak. Ondoren, omenaldi txiki bat eskainiko deutso brasildar bossanovaren aita dan Antonio Carlos Jobim-i, bere 'Samba de una nota', 'Meditación', 'Insensatez' eta 'Chica de Ipanema' ezagunak interpretatuz. Udabarriko lehenengo kontzertua amaitzeko, banda bilbotarrak Philip Sparke britainiarraren 'Retrato de una ciudad' obrea interpretauko dau.

Bilboko Udal Musika Banda maiatzaren 14an itzuliko da Zabalguneko eraikinera eta bagilean zehar hilaren 4an, 11n eta 18an be egingo da udabarriko kontzertuen zikloa. Maiatzeko egutegia beste bi emonaldigaz osotuko da, Buia auzoan hilaren 15ean eta Errenteriako (Gipuzkoa) Musikasten hilaren 22an

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu