Bertso Kantaldiak Bizkaiko ikastetxeetan

Bizkaie! 2010-04-20 18:39   Bertsolaritzea
Bizkaiko ikastetxeetako bost mila ikaslek parte hartuko dabe

Proiektua garatzen dan herriko udalagaz eta lekuan-lekuko mankomunidadeagaz alkarlanean, Ikastetxe bakotxean Bertso Kantaldi bat egingo dabe eta ikasturte guztian ikasgelan ikasitako bertso doinuak eta euskal kantuak kantauko ditue emonaldian.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak Bertso Kantaldiak egingo ditu Bizkaiko Ikastetxeetan apirilean hasi eta maiatzerarte. Ikasleen parte hartzeak emoten deutse indarra urtero arrakasta itzela izaten daben ekitaldiei.

Udabarrian kukuaren hotsa entzuteaz gan bertsolaritza ikasleen ahotsa be entzungo da. Bertso Kantaldiak, bertsoak eta kantuak hurreratzen deutseez Bertsogintza ikastetxeetan egitasmoan parte hartzen daben ikastetxeei.

Proiektua garatzen dan herriko udalagaz eta lekuan-lekuko mankomunidadeagaz alkarlanean, Ikastetxe bakotxean Bertso Kantaldi bat egingo dabe eta ikasturte guztian ikasgelan ikasitako bertso doinuak eta euskal kantuak kantauko ditue emonaldian. Modu horretan ikasleen jentaurrean kantetako trebetasuna lantzen da, bertso doinuen ezagutzan sakondu eta urteetan zehar belaunaldien artean transmitidu diran kantuak ezagutzen ditue.

Horretarako, Aitor Rubio gitarrista ezaguna hurreratuko da Bizkaiko ikastetxeetara. Gitarrea lagun dauela 'Ama begira zazu' kantu herrikoia, Maritxu eta Bartoloren gorabeherak, Markosen txarriaren istorioa entzun eta kantauko ditue beste batzuen artean baina baita 'Aitormena' eta 'Ilargia' kantu ezagunak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu