AC/DC-ren kontzerturako goizean San Mamesen saldu ez diran sarrerak Internet eta telefono bidez salduko dira arratsaldean

Bizkaie! 2010-04-22 14:31   Musikea

AC/DC-k Bilbon, bagilaren 28an, emongo dauen kontzerturako sarrerak uste baino azkarrago agortu dira Internet eta telefono bidez. Goizeko 10:00etan jarri ditue salgai eta ordu eta erdiko tartean amaitu dira guztiak. Orain, San Mamesko lehiatilatara hurreratzea da sarrerak nahi dituen zaleen aukera bakarra.

AC/DC-k Bilbon, bagilaren 28an, emongo dauen kontzerturako sarrerak uste baino azkarrago agortu dira Internet eta telefono bidez. Goizeko 10:00etan jarri ditue salgai eta ordu eta erdiko tartean amaitu dira guztiak. Orain, San Mamesko lehiatilatara hurreratzea da sarrerak nahi dituen zaleen aukera bakarra. Goizeko 09:00etan zabaldu ditue lehiatilak eta sarrera gitxi batzuk ei dagoz oraindino salgai. Kontua da ze 13:00etan zarratu dituela San Mameseko lehiatilak eta arratsaldean azken aukera bat izango dala, goizean txarteldegian saldu ez diran sarrerak Internet eta telefono bidez salduko baitira.

Talde australiarrak San Mamesen emango dauen kontzerturako sarrerak 65 euroan dagoz salgai txarteldegian (+ banaketa gastuak, hau da, 72,5 euro). Pertsona bakoitzak 4 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.

Danetara, 40.000 sarrera inguru jarri ditue salgai, 15.000 San Mamesko txarteldegietan eta ganerakoa 25.000 Internetez, telefonoz eta Ticketmaster eta El Corte Ingles sareetako dendetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu