Nazio Batuek munduko lau enpresa nagusien artean kokatu dau BBK bardintasunari jagokonez

Bizkaie! 2010-04-22 13:03

UNIFEM Emakumeen Garapenerako Nazino Batuen Funtsaren arabera, genero-bardintasunerako jardunbide egokiak sustatzen dituen munduko 80 enpresen artean dago BBK.

UNIFEM Emakumeen Garapenerako Nazino Batuen Funtsaren arabera, genero-bardintasunerako jardunbide egokiak sustatzen dituen munduko 80 enpresen artean dago BBK. UNIFEMen ustez, 'aukera-bardintasunagaz konprometiturik dago finantza-erakundea, eta plan estrategikoak ezartzen ditu helburu hori lortzeko'. Azterketea egiteko orduan zazpi alderdi desbardin hartu dira aintzat, eta bost erispideak beteten dituen lau enpresen artean BBK dago, erispideok beteten dituan finantza-erakunde bakarra izanik.

BBK-ko iturriek adierazo dabenez, erispideak ondokoak dira: bardintasuna eta aukera-bardintasuna; barrruan hartzea eta ez diskriminatzea; lan-segurtasunaren babesa eta genero-indarkeriarik eza; hezkuntzea eta prestakuntzea; eta gardentasuna eta informazinoa.

Era berean, Nazino Batuen Erakundeko UNIFEM funtsak azpimarratu dau BBK-k aukera-bardintasuneko erispideak kontuan hartzen dituala soldatei, aukeraketa-prozesuei, prestakuntza eta sustapenari eta garapen profesionalari jagokenez, bai eta langileen lana eta bizitza pertsonalaren arteko orekea sustatzen dauela eta, informazino gardenaren bidez, aukera-bardintasunagaz dauen konpromisoa jakinarazoten dauela.

BBK-n genero-bardintasunaren alde garaturiko ekintza desbardinen artean, 2005ean eta 2008an onarturiko Bardintasun Planak nabarmendu ditu NBEk. UNIFEMen eretxiz, hiru dira bi plan horreen alderdi garrantzitsuenak: on-line prestakuntza-ikastaroak, sexu-jazarpena eta generoagaitiko persekuzinoari aurre egiteko neurri zehatzen protokolo bat ezarri izana, eta azkenik, hizkera ez-sexistea erabiltea jakinarazpenetan.

Azken buruan, BBK Gazte Lanbidean Fundazinoak 45 urte arteko emakumeak laneratzeko egiten dauen ahalegin handia be azpimarratu dau, bai eta kutxako langileen erdia baino gehiago, % 51tik gora, emakumeak dirala be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu